Non bizi da Olentzero?
Zer egiten du basoan?
Prestatu zure gutuna eta zatoz gurekin Olentzeroren Basoa ezagutzera.

Abenduaren 17-tik 23ra, arratsaldeko 17:00-tatik 20:00-tara, Tolosaldeko 3-8 urte arteko haurrek Oletzeroren Basoa bisitatzeko aukera izango dute lehen aldiz.

45 minutu inguruko ibilbidean, kriseilutxo baten argipean, garai bateko usadioak, sinismenak eta kontuak berreskuratuko ditugu.

Neguko solstizioak gure kulturan izan duen garrantzia azpimarratu nahi da: eguzkia, basoa, sua, sendabelarrak…

Urte askotan Olentzerorekin ikazkin lanetan jardundako gidariek basoan zehar bidaia magiko batean murgiltzen lagunduko digute. Olentzeroren borda ezagutu, zer lan egiten duen ikasi eta Eguberritarako Olentzerori idatzitako gutunak bere mahai gainean uzteko aukera izango dugu.

Izen ematea esteka honetan egin daiteke, edo abenduaren 13an, Tolosako Kultur Etxean, 17:00etatik 19:00etara.

Harremanetarako: olentzerobasoa@gmail.com

Jaitsi hemen zure gonbidapena