Non bizi da Olentzero?
Zer egiten du basoan?
Prestatu zure gutuna eta zatoz gurekin Olentzeroren Basoa ezagutzera.

Ikusi hemen egitasmo honen nondik norakoa.

Abenduaren 16tik 23ra, arratsaldeko 17:30etatik 20:10etara, Tolosaldeko 3-8 urte arteko haurrek Oletzeroren Basoa bisitatzeko aukera izango dute lehen aldiz.

60 minutu inguruko ibilbidean, kriseilutxo baten argipean, garai bateko usadioak, sinismenak eta kontuak berreskuratuko ditugu.

Neguko solstizioak gure kulturan izan duen garrantzia azpimarratu nahi da: eguzkia, basoa, sua, sendabelarrak…

Urte askotan Olentzerorekin ikazkin lanetan jardundako gidariek basoan zehar bidaia magiko batean murgiltzen lagunduko digute. Olentzeroren borda ezagutu, zer lan egiten duen ikasi eta Eguberritarako Olentzerori idatzitako gutunak bere mahai gainean uzteko aukera izango dugu.

Izen ematea ESTEKA HONETAN egin dezakezue.

Harremanetarako: olentzerobasoa@gmail.com

Jaitsi hemen zure gonbidapena