Loading...

Eguberrietako ikastaro berriak

Eguberrietako ikastaro berriak antolatu ditugu! Abenduaren 14ean, osteguna, arratsaldeko 19_00etan ikastaroen berri emateko bilera antolatu dugu Antxon Bandres Bidaiarien Txokoan, Haur Liburutegiaren azpian (Andre Mari Plaza 5, Tolosa) Ikusi hemen

abendua 14th, 2017|Ikastaroak|0 Iruzkin

MENDI TRAIL ESKOLA, 16-18 urteko gazteentzat.

Mendian gustura sentitzen gara eta lasterka, saltoka eta korrika ibiltzea maite dugu. Zumardia   Mendi   Trail   Eskola,  gure ingurua ezagutu eta gozatzeko aukera berri bat eskaintzen digu. Korrika egiteko teknikak ikastearekin batera, orientazioa, segurtasuna edo elkarlana bezalako gaiak jorratuko ditugu. Irakaslea: Ibon Artola. Mendizalea, korrikalaria eta Mendi lasterketetan ibilia. Mendi kiroletan Teknikaria. (Agiri [...]

azaroa 3rd, 2017|Ikastaroak|0 Iruzkin

“SENDABELARREKIN SORGINKERIETAN” Taillerra Helduentzat.

Bai, bai, oraingoan Helduentzat! Irailean jarri genuen martxan gaztetxoentzako "Sendabelarrekin Sorginkerietan" ikastaroa eta aberatsa izaten ari da. Guraso eta heldu asko izan zineten "eta guretzat noiz?" galdetzen zenutenak... Ba hementxe gaude! Irakaslea: Bidatz Sasiain. Biologian Lizentziatua. Osabi Naturala izeneko laborategia sortu berri du eta bertan uztartzen ditu bere pasioak; sendabelarrak, kosmetika naturala eta erlezaintza. Adina: [...]

azaroa 3rd, 2017|Ikastaroak|0 Iruzkin

Udazkeneko Kanpaina 2017

UDAZKENEKO KANPAINA 2017 Udazkeneko kanpaina abian du Zumardia elkarteak eta izena emateko aukera ere zabalik dago. Raid eskola, sendabelarrekin sorginkeritan, mendi trail eskola, piragua eskola... asmo eta egitasmo ugarik borobiltzen dute Zumardia elkartearen proiektua. Baina edonola, helburua azken batean, natura, hezkuntza eta kirola uztartzea da. Eskaintza zabala dago eta izen emateak helbide elektronikoz edo telefonoz [...]

azaroa 2nd, 2017|Kanpainak|0 Iruzkin

MUJERES EN BICI – BIZIKUME taldearen bixita

Larunbata honetan,Mujeres en Bici- Bizikume taldeko 14 txapeldun haundi izan genituen gure artean. Mendiko bizikletako txango bat emateaz gain, jeitsiera teknika praktikoa egin genuen eta amaitzeko kayak paseotxoa. Guretzat, esperientzi polita eta aberatsa izan zen. Mila esker Bizikume taldeari eta Bermu Bermu eta Aitor Congil monitoreei. https://www.facebook.com/mujeresenbici.es/

abuztua 24th, 2017|Ekintzak|0 Iruzkin

ALTZOAN GURASO ELKARTEAREKIN PIRAGUA SAIOA

Oraingoan, Tolosaldeako Altzoan Guraso Elkarteko lagunak izan ditugu bisitan asteburuan. 2 egun bereziak izan dira. Esperientzia zoragarria. Lehen egunean, Oria ibaieko bazterrak, "hondartza" eta zirrikituen explorazioa egin genuen. Bigarrenean, ama/aita/semea/alaba arteko piragua saioa. "Primeran egon zen!!!! Esperientzia izugarria umeentzako eta baita guretzat ere". "Super super kontentu atera ginan denak,errepikatzeko irrikitan". Eskerrikasko bihotzez!

uztaila 18th, 2017|Ekintzak|0 Iruzkin

IRURAKO LUDOTEKAKO GAZTETXOAK GUREAN

Asteazken honetan berriz, Irurako Ludoketako 30 txapeldun haundi izan genituen gurekin. Guztiak, bizikletaz etorri ziren, bi taldeetan, Orientazioa eta Kayak egin zuten eta benetan pasatu genuen ondo. Mila mila esker eta badakizute non dezuten zuen kirol/natur-txokoa.

uztaila 7th, 2017|Ekintzak|0 Iruzkin

LASKORAIN IKASTOLAKO GAZTETXOEKIN MENDI IBILALDIA eta KOBAZULORA GOAZ.

Duela bi aste, ikasturtea amaitzera zijoala, Mendizale Amaroz eta Zumardia elkarteen eskutik, Laskorain Ikastolako gaztetxoekin Mendikute mendira joan ginen. 2 egunez, Tolosatik oinez abiatu eta Mendikuteko aztarnak ezagutu genituen, orientazioko ezagupenak landu eta bukatzeko Mendikuteko kobazuloan sartu ginen, Espeleologian hasteko saio ederra eginez. Historia, orientazioa, espeleologia...    Esperientzi aberatsa guztiontzako. Zorionak parte hartzaile guztiei!! Mila [...]

ekaina 21st, 2017|Irteerak|0 Iruzkin

ORDIZIAKO JAKINTZA IKASTOLA

Ordiziako Jakintza ikastolako 114 gaztetxo (14 eta 16 urtetakoak) izan ditugu gure artean. Bi txandatan izan genituen. Goizeko 09:30tatik 14:00tara. Ordu eta erdiko hiru ekintza. Orientazioa, SlackLine/Boulder/Oreka eta Kayak. Benetan aberatsa guretzako horrelako taldeari harrera egitea. Laster arte, lagunak!

ekaina 16th, 2017|Ekintzak|0 Iruzkin

Zumardia elkarteko txoko berria, Tolosaldeko Atarian.

Oria ibaiaren ertzean gune berria egokitu du elkarteak, piraguak eta bestelako materiala biltzeko; horrek udako kirol eskaintza zabaltzeko aukera eskaini die. Hemen entzungai: https://ataria.eus/tolosa/1497343839011-zumardia-elkarteak-txoko-berria-aurkeztu-du-udako-kirol-eskaintza

ekaina 13th, 2017|Ekintzak|0 Iruzkin