Bazkideak
moon
2018-12-10T08:02:19+00:00
BAZKIDEAK
Bazkide izaeraren oinarrizko informazioa
Zergatik egin bazkide?
- Zumardia proiektua babestu eta bultzatzeko.
- Talde eragile honen partaide eta sustatzaile izateko.
- Ikastaro eta ekintzetan lehentasunezko izen-ematea izateko.
- Ikastaro eta ekintzetan %10eko murrizketa izateko.
- Aralar Camp Base dendako erosketetan %10eko beherapena izateko.
- Zumardia elkarteak dituen piraguak erreserbapean dohain erabiltzeko (ikastaroak ez dauden bitartean) eta piraguaguneko giltza izateko.
- Natura inguruko bestelako enpresa, eragile eta dendekin lortutako akordioen onurak.
Bazkideen urteko kuota:
- Norbanakoa ⇒ 50€/urtea.
- Guraso bakarreko familia ⇒ 75€/urtea.
- Familia osoarena (berdin dio ume kopurua) ⇒ 100€/urtea.
Nola egin bazkide?
- Ondoren dituzuen BAZKIDETZARAKO IZEN EMATE ORRIA eta SEPA DOKUMENTUA inprimatu, bete eta sinatu behar dira, eta ondoren guri entregatu.
- Gurekin harremanetan jartzeko 688726213 telefonora deitu edo info@zumardia.eus helbidera idatzi.
