ESKOLA KIROLA

Tolosaldeko kirol eskaintza zabaltzeko asmoz,  Zumardia elkarteak ESKOLA KIROLA programan NATUR INGURUKO KIROLAK txertatzeko ekimena martxan jarri du azken ikasturte hauetan.

  Tolosaldeko udala, ikastetxe eta elkarteen laguntzari esker eta kirol koordinatzaile eta monitorekin batera, ESKOLA KIROLAko eskaintza zabala, anitza eta erakargarria osatu dugu;

Taldeko Kirolak: Areto Futbola, Saskibaloia, Eskubaloia, Herri kirolak, Boleia, Arrauna.

  Bakarkako kirolak: Atletismoa, Mahai tenisa, Judo, Irristaketa, Ur jolasak.

NATUR INGURUKO KIROLAK: Kayak, Orientazioa eta Eskalada-slack line (oreka).

 

2017-18 ESKOLA KIROLA

ESKOLA KIROLA programa, Gipuzkoako umeak eta gaztetxoak kirol mundura hurbiltzeko tresna paregabea da. Ekimen honekin, eskola-adineko haur guztiek (8 – 16 urte bitartekoak), kirola egiteko aukera eta ohitura izan dezaten lortu nahi da. Kirol maila, gaitasuna, maila sozioekonomikoa edo bizilekua edozein izanik ere.

Kirol eskaintza zabala ezagutu eta praktikatzeko aukera ematen du eta partaideen gustoko kiroletan sakontzeko baliabide ezinhobea bilakatu da, kirol aniztasuna bermatuz eta balore hezitzaileak bultzatuz.

Benjaminen egutegia
Alebinen egutegia