NORTZUK GARA?

Zumardia elkartea, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Tolosaldeko pertsona desberdinen topagune bezala jaio zen 2015eko abenduan.

Gurasoak, hezitzaileak, kirolariak, gazteak, umeak, helduak, neskak eta mutilak…

Nork bere jakintza eta esperientzia jarriz, elkarrekin ekin genion lanari, eta pausoz pauso, ilusioz beteriko proiektua gorpuzten ari gara.

Natura, Hezkuntza eta Kirola batzen dituen proiektua.

NON GAUDE?

Zumardia elkarteko gune nagusia TOLOSAn dago, Oria ibaiaren ertzean.

Gipuzkoako bihotzean gaude, Aralar Parke Naturala, Uzturre mendia eta Hernioko mendigunearen artean, egoera estrategiko ezinhobean eta komunikazio sare bikaina duen eskualdean.

Natura eta mendi giroko paisaia eta herri txikiez gozatzeko aukera batetik, hiriburu baten maila duen Tolosak eskeintzen dituen zerbitzu, merkataritza gune ta kirol-kultur jarduerak ezagutzeko aukera bestetik.

Zalantzarik ez izan, harremanetan jarri eta hurbildu zaitez proiektoa ezagutzera!

ZUMARDIA PROIEKTUARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI?

Jarri kontaktuan gurekin!