PIRAGUA GUNEA

Tolosako Udalak utzitako espazioan Piragua gunea atondu dugu. Kondeaneko Aldapa kalearen hasieran dago, Zumardi Handiaren parean eta Oria ibaiaren ondoan.

Gune horretan piraguak alokatu eta gordetzeko lekua izateaz gain, aldagela bat eta biltegi bat egokitu dira.

Zumardia elkarteko bazkideek azpiegiturak eta piragua erabiltzeko aukera doan izango dute. Bazkide izan gabe ere erabili ahalko da, alokairua ordainduz. Bestalde, Zumardia Handiaren hasieran, bizikleta tailerra izango den beste etxola bat jarri dute.

Oria ibaiaren ertzean, Zumardia handiko sarreran bertan Zumardia elkarteak  Piragua gunea zabldu zuen 2017ko udaran.  Ur kirolen Gune iraunkorra izan nahi du,auzolanean, guztiontzat irekia.

Bertan Aldagelak, biltegia eta Piraguak erabiltzako aukera dago.

Piragua erabilera egutegia