HELBURUAK

Zumardia elkartea osatzen dugunok, helburu hauek lantzeko elkartu ginen:

  • Naturan praktikatu daitezken kirol eta ekintzak zabaldu eta guztion eskuetan jarri, bereziki emakumeen parthartzea bultzatuz. (Mendizaletasuna, piraguismoa, eskalada, orientazioa, mendiko Bizikleta, eskia…)
  • Bizitza aktiboa bultzatu. Berdin neska edo mutil, ume, gazte nahiz heldu izan.
  • Kirolaz gozatuz, pertsonen garapen pertsonalean zein euren arteko harremanetan ahaldundu eta komunitate osoarekiko giza baloretan hezi. (Elkarlana, parekidetasuna, enpatia..).
  • Pertsona, elkarte, enpresa eta administrazioen arteko sarea sortu, partehartzea, elkarlana eta ekonomia solidarioa sustatuz eskualdeko biztanleen ingurua eta bizi kalitatea hobetzeko.
  • Tolosaldeko eta Euskal Herriko balore naturalak, historikoak eta kulturalak ezagutarazi, zabaldu eta babestu nahi ditugu, bertako baliabideak indartuz eta ekoturismo aktibo arduratsua bultzatuz.
  • Euskeraren ezagupena eta erabilpena bultzatu, eguneroko komunikazio eta harremanetan erabiliz eta lehenetsiz.

LAN ILDOAK –

1.- TOLOSALDEAN, Natur Inguruko Kirolen Gune iraunkorra sortzen ari gara. Aire libreko ekintzen irakaspena, formazio eta aholkularitzarako topagunea izango dena. Ikastaro, tailer, jardunaldi eta topaketa desberdinen bitartez, natur inguruko kirolen ezagupena bultzatzen dugu;

  • 1. Mendizaletasuna, orientazioa, senderismoa.
  • 2. Eskalada-oreka, espeleologia, slack line.
  • 3. Piragua, paddle surf, ur ekintzak.
  • 4. Bizikletaren ezagupena, mantenua, bide heziketa, mugikortasun iraunkorra.
  • 5. Ipar eskia, mendiko eskia, elurretako erraketak.
  • 6. Besteak…

2.-  ESKOLA KIROLA programan, Natur inguruko kirolak txertatzeko ekimena bultzatzen ari gara, Tolosaldeko ikastetxeekin batera.

3.- Edozein pertsonaren eskura egongo den kirol materialaren ALOKAIRUA eta GORDELEKUA martxan jarri dugu.

4.- Euskal Herriko balore historikoak, kulturalak eta naturalak ezagutarazteko ekintzak abian jarri nahi ditugu, ekoturismoa aktiboa arduratsua bultzatuz. (Mendi ibilaldiak, bisita gidatuak, egonaldiak, ibilaldien diseinua, kudeaketa eta mantenimendua.)

5.- Ingurumenaren balioak zabaldu eta babesteko ekintzak burutu nahi ditugu; Sensibilazio kanpainak, hitzaldiak, publikazioak, jardunaldiak, inguru naturalen garbiketa eta berreskuratze lanak…

6.- Pertsona, elkarte, enpresa eta administrazioen arteko zubiak sortu nahi ditugu. Partehartzea, elkarlana eta ekonomia solidarioa sustatuz, eskualdeko biztanleen ingurua eta bizi kalitatea hobetu nahiko genuke.

ZUMARDIA EKIMENARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHI?

JARRI GUREKIN KONTAKTUAN