Zumardiako Trail Eskola gaztetxoak eta helduak mendian korrika ibiltzeko formatzera zuzenduta dago. Mendian korrika egiten ikastearekin batera ingurumenarekiko errespetua eta mendiagatiko maitasuna bultzatuko dira.

 

IKASTAROAREN INFORMAZIO OROKORRA

 

IKASTAROAREN HASIERA ETA AMAIERA

  • Apirilaren 1-5etik ekainaren 17-21era 

 

ADIN SAILKAPENA ETA ORDUTEGIA

8-10 urte bitartekoak:

-Astelehena 17:30-19:00

10-12 urte bitartekoak:

-Asteazkena 17:30-19:00

12-14 urte bitartekoak:

-Ostirala 17:30-19:00

12-14 urte bitartekoak:

-Asteartea 17:30-19:00

16-18 urte bitartekoak:

-Asteazkena 19:00-20:30

Helduak:

-Osteguna 15:30-17:00

-Asteartea 19:00-20:30

 

TALDEAREN KOPURUA

  • Gutxienez 5 lagun eta gehienez 10

 

LEKUA

  • Tolosa eta inguruko mendiak

 

PREZIOA

  • 18 urtetik beherakoentzat: 90 euro (81 euro bazkideentzat)
  • Helduentzat: 105 euro (96 euro bazkideentzat)

   

HELBURUAK

  • Kirol hau gazteenen eta helduen artean zabaltzea eta dauzkan balio anitzak ezagutaraztea
  • Adin tarte bakoitzaren behar eta nahietara moldatzea
  • Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
  • Segurtasuna, ingurumena, orientazioa eta prestaketa fisikoa bezalako edukiak jorratzea
  • Errendimenduaren gainetik heziketa izango da oinarria, ikasiz gozatzea
  • Mendian korrika egiten, ibiltzen, mugitzen… bakoitzak bere lekua aurkitzea, lehiatzeko izan edo ez
  • Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak lantzea
  • Tolosa inguruko mendi bideak ezagutzea

 

IRAKASLEA

  • Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)

 

IZEN-EMATEAK