Irailaren 20tik urriaren 25era!!

Aurreko ikasturtean martxan jarritako baratzari jarraipena emanez, berriro ere baratz eskolan parte hartzeko aukera egongo da, aurretik egindako lanaren uzta jasoz eta baratza negurako prestatuz. Naturaren zikloak aurrera darrai. Berriz ere, hazi, landare eta lurrarekin lan egiteko aukera izango dugu eta, naturarekin bat eginik, talde lanaren fruituak jasotzeko.

Nori zuzendua?
Baratze eskola, adin desberdinetan interesa pizten duen ekintza izanik, haur-heldu bikoteei zuzendua egongo da, hau da, 8-12 urte bitarteko haurra eta honi lagunduko liokeen heldu bati. Dena den, haurrak interesa izango balu, bera bakarrik etorri ahal izango litzateke.

Noiz eta non?
Non: Iurramendiko baratze parkean
Noiz: Irailaren 20tik urriaren 25era (5 saio)
Ostegunetan 17.30etik 19.00tara

IZENA EMATEKO AUKERA EZBERDINAK:
-Haur 1 (8-12 urtekoa) eta heldu 1: 50 €/hilean (Bazkideek 46 €)
-Haurra bakarrik: 40 €/hilean (Bazkideek 36 €)

Irakaslea: ELI TROJAOLA (Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Nekazaritza Ekologikoan esperientziaduna)

Diru Sarrera: Izen-ematearekin batera ikastaroaren ordainketa egin; kontzeptuan “Baratze Eskola” eta ikaslearen “izen-abizena” adieraziz honako kontu korrontean: Euskadiko Kutxa ES27 3035 0028 1202 8011 8037

Ordain Agiria: info@zumardia.eus
Informazio gehiago: 653705068

IZEN-EMATEAK