18 URTETIK AURRERAKOENTZAT

Ikastaro hau kresta eta aristetatik erraztasunez eta azkartasunez mugitzeko
prestatuta dago. Ikasitako teknikekin jendez betetako mendietako bide “normalak” ez
diren beste ertz edo bideetatik igotzeko aukera izango duzue.
Ikastaro honetan, mendiko igoerak azkartasuna, arintasuna eta segurtasun faktoreekin
egiten ikasiko ditugu.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
– Aurkezpena, material aukeraketa eta honen erabilera
– Korapiloak
– Aseguratzeko teknikak
– Goi mendiko bileren muntaia
– Aristetako progresiorako sokaren erabilera
– Ensanbleen progresatzea, ensanblean seguruak tarteko ditugula progresatzea
eta largoak egitea
– Autoprotekzio seguruak jartzea
– Teknika gestuala
– Goi mendian rapelatzea
– Aristetan segurtasunez eta azkar ibiltzea
– Reseñak ondo irakurtzea eta hori mendira eramatea
– Arriskuaren kudeaketa

BEHARREZKO MATERIALA
– Arnesa
– Kaskoa
– Katu-oinak (beharrezkoak balira)
– 2 kordino (1,5mm-6mm-Machard)
– 2 zinta plana bileretarako (120zm diametro)
– Kordino desberdinak
– 2 zinta espres
– 4 mosketoi HMS
– Garaiarekin eta eguraldiarekin bat datorren mendiko arropa
– Motxila (20 litro ingurukoa)
– Janaria eta ura

PREZIOA
Egun bat: 180 €*
2 egun: 320 €*
Desplazamendua (gasolina, ordainsaria..) bezeroaren karguz joango da.
Ikastaroaren lekua klimatologiaren eta beste faktoreen araberakoa izango da, beraz,
zehaztapenak hitz egiterako orduan erabakiko da.
Ratioa gehienez 2 pertsonetakoa izango da.
*Taldea 2 pertsonetakoa izanez gero, prezioa bien artean ordaintzen da.

IRAKASLEA
Antton Zabala Arabaolaza (Eskalada Kirol Teknikaria-Eskalada Gidaria)

Izena ematen dutenekin harremanetan jarriko da irakaslea datak zehazteko.

INFORMAZIOA GEHIAGO:
Tel: 688644267
E-posta: zantton@hotmail.com

IZEN-EMATEAK