10 URTETIK AURRERAKOENTZAT ETA HELDUENTZAT

Eskalada ikastaro hau kirol eskaladan formakuntza zabaltzeko edota segurtasunez eta
ezagutzaz eskalatzeko prestatuta dago. Azken finean, kirol eskaladan autonomiaz
eta segurtasunez ibiltzeko gai izatea dugu helburu.
Ikastaroan zehar eskalada momentuetan sortzen diren egoera desberdinei aurre egiten
ikasteaz gain, beharrezkoak diren maniobrak praktikan jarriko ditugu, hala nola,
deskolgatze baten muntaia egin, aseguratzeko maniobrak ikasi, lehenengoz
eskalatzea…, beste ikaskuntzen artean. Eskalada ikastaro honetan luze bateko eta
ekipatutako bideetan ibiliko gara.

IKASTAROAREN EDUKIAK:
– Aurkezpena, material aukeraketa eta honen erabilera
– Korapiloak
– Bideen ikusketa (bisualizazioa)
– Eskaladako progresiorako teknika gestuala
– Mosketoi eta zinten erabilera
– Soka mosketoietatik nola pasa
– Erorketak
– Aseguratzea, tresna desberdinen erabilera
– Rapelatzea eta rapela montatzea
– Bide erdian igoera bertan behera uztea eta jaistea
– Gida liburuen irakurketa
– Arriskua kudeatzea

BEHARREZKO MATERIALA
– Arnesa
– Kaskoa
– Katu-oinak (beharrezkoak balira)
– Segurtasunezko 3 mosketoi
– 2 zinta plana eta kordino bat
– Anklatzeko muturra (multi change)
– Kordino motza (Machard)
– Zesta (reversoa)
– Kirola egiteko arropa erosoa (Hotza egiten badu kontutan izan)
– Garaiarekin bat datorren mendiko arropa
– Janaria
– Ura

PREZIOA:

5 PERTSONA BAINO GUTXIAGOREKIN
-2 egun: 130 €
-3 egun: 195 €
-4 egun: 255 €

5 PERTSONA BAINO GEHIAGO
2 egun: 105 €
3 egun: 155 €
4 egun: 205 €

Desplazamendua (gasolina, ordainsaria..) bezeroaren karguz joango da. Ikastaroaren
lekua klimatologiaren eta beste faktoreen araberakoa izango da, beraz, zehaztapenak
hitz egiterako orduan erabakiko da.

IRAKASLEA
Antton Zabala Arabaolaza (Eskalada Kirol Teknikaria-Eskalada Gidaria)

Izena ematen dutenekin harremanetan jarriko da irakaslea datak zehazteko.

INFORMAZIOA GEHIAGO:
Tel: 688644267
E-posta: zantton@hotmail.com

IZEN-EMATEAK