Mendi irteerak, orientazio jokoak… naturan jolastuz ikasi!!
Zumardiako Mendi Eskola haur eta gazteak mendian ibiltzeko formatzera zuzenduta dago. Mendian ibiltzen ikastearekin batera ingurumenarekiko errespetua eta mendiagatiko maitasuna bultzatuko dira.
Adina: 7-11 urte bitartekoak
Ikastaroaren datak: Abenduak 26, 27 eta 28
Ordutegia: 9:30 – 12:30
Lekua: Tolosa eta inguruko mendi eta basoak.
Helburuak:
- Mendizaletasuna haur eta gazteenen artean zabaltzea
- Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
- Segurtasuna, ingurumena eta orientazioa bezalako edukiak ezagutaraztea
- Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak lantzea
Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 6 lagun
Irakaslea: Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)
Prezioa: 40 euro (bazkideek 36)