ADINA: 8-10 urte bitarteko haurrentzat
KOPURUA: Gehienez 9 laguneko taldea
IRAUPENA: 3 eguneko tailerra
EGUNAK: Abenduak 26, 27 eta 28
ORDUTEGIA: 11:00etatik 12:30etara
PREZIOA: 55 euro (bazkideek 50)
TOKIA: Osabi Naturala laborategia
IRAKASLEA: Bidatz Sasiain (Biologian Lizentziatua)
1- KONTZEPTUAK
– Zenbait sendabelar, aromaterapia eta oinarrizko osagaiekin kosmetika naturala egingo degu.
– Kosmetikako produktu desberdinak, modu errazen bidez egin.
– Kosmetikan erabiltzen diren osagai desberdinak ezagutu eta erabili.
2- PROZEDURA
– Ikasle bakoitzari errezeta desberdinak emango zaizkio eta 3 egunetan zehar produktu desberdinak
egingo ditugu:
- 1go eguna: bainu bonbak egin eta kalendula olioa martxan jarriko degu, hurrengo egunean
beharko dugulako. - 2.eguna: bezperan prestatutako kalendula olioa filtratu eta ezpainetako kakaoa egingo degu.
Horretarako bestelako osagaiak ere ikusi eta nondik datozen aipatuko ditugu. - 3. eguna: Buztinarekin lana egingo degu. Hortzetako pasta egingo dugu.
Azal mota desberdina ikusi eta ondoren aurpegiko maskarila bat egingo degu.
– Banatutako errezetatan erabiliko ditugun osagaiak aipatu eta landuko ditugu.
– Elikadurak eta bizi ohiturek azalarengan duten eraginez hitzegingo dugu
3-HELBURUAK
– Sendabelar eta kosmetika natualean erabiltzen diren produktu desberdinak ezagutzea.
– Kosmetika naturalak dituen onurak ikustea
– Bakoitzak bere azala ezagutu eta kosmetikako produktuak egiten ikastea
– Ondo pasatzea
4-MATERIALA
– Nahasketak egiteko ontziak
– Sua
– Kazuelak
– Balantzak
– Plastikozko basoak
– Goilarak
– Nahasteko makiltxoak
– Etiketak
– Ontziratzeko potetxoak
– Neurtzeko pitxarrak
5-OSAGAIAK
-Olio esentzialak
– Krema basea
– Aloe vera zukua
– Karite gantza
– Kakao gantza
– Argizaria
– Buztin zuria
– Kalendula olioa
– Azido zitrikoa
– Bikarbonatoa
– Maizena
– Gatza
– Landareak