Sarrera

Elurtutako mendiak igo geroago haien magaletik zehar jaisteko. Gure eskiekin elurtutako basoetan zehar
arrastoa ireki eta lasaitasun artean galdu. Belaunetaraino hondoratu gabe elurretan ibili. Eta dena
segurtasunez eta eraginkortasunez. Mendiko eskia modan dagoen jarduera magikoa da. Geroz eta gehiago
gara gailurrak gure oholen gainean erdietsi nahi ditugunak, baina horretarako behar bezala prestatu eta
ezagutza aproposak eduki beharko ditugu. Ikastaro honetan mundu amaigabe honetan barneratzeko
oinarri sendoak ezarriko ditugu.

Helburuak

Mendian eskiekin segurtasunez ibiltzeko beharrezkoak diren teknika guztietan trebatu eta elurtutako
magaletan zehar erraz jaisteko teknika batzuk ikasiko ditugu. Arriskuak aurreikusteko ibilbide ezberdinak
antolatu, elurra eta eguraldi baldintzak ezagutu… Guzti honekin batera, ARBA, zunda eta palaren
ezagutza eta erabilera. Eskiatzaile autonomoak izateko beharrezko dugun guztia azken finean.

Ikastaro hau egiteko beharrezkoa da aurretik iraupen eskian edo eski alpinoan gutxieneko esperientzia izatea.

Adina:

14 eta 18 urte bitartekoentzat (2005an jaiotakoak barne) eta helduentzat

Eraman beharreko materiala:

Mendiko eskiko ekipo osoa (kutsilak eta foka larrua barne)
Arba
Pala
Sonda
Eskularruak 2 pare
Eguzkitako betaurrekoak
Haizeko betaurrekoak (Gafas de ventisca)
Neguko erropa
Kaskoa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria

*Eskiko materiala ez duenari alokatu egingo zaio (Irakaslea arduratuko da)

Bi eguneko ikastaroa. Noiz (hiru aukerak):

-Martxoak  16 eta 17 (helduentzat)

-Apirilak 6 eta 7 (14 eta 18 urte bitartekoentzat)

-Apirilak 13 eta 14 (helduentzat)

Non:

Tenako aranean

Kide kopurua:

Gutxienez lau eta gehienez sei

Prezioa:

6 pertsona 100€ (bazkideek 90€)

5 pertsona 120€ (bazkideek 108€)

4 pertsona 140€ (bazkideek 126€)

Prezioan sartuta:

Irakaslearen zerbitzuak

Homologatutako taldeko segurtasun materiala

RC asegurua

Istripu asegurua

Preziotik kanpo:

Ostatua (Behar izanez gero. Irakaslea arduratuko litzateke tokia bilatzeaz)

Alokatu beharreko eski materiala

Janaria

Garraioa

Irakaslea:

Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)

IZEN-EMATEAK