Sarrera

Baliteke alpinismoa izatea gizakiak burutu dezakeen ekintza gogorrena. Baina aldi berean, altuera
handietan iragandako egonaldi luzeek, hotz ikaragarriek eta, maiz, elurtuta eta izoztuta aurkitzen ditugun
ingurune arrotzek, jarduera xarmangarri bihurtzen dute alpinismoa. Dena den, onartu behar dugu
alpinismoa ekintza arriskutsua izan daitekeela, eta hori dela eta, ikastaro egokiak egiteak, ingurune
horretaz lasai gozatzeko aukera emango digu.

Helburuak

Ikastaro honen helburua da, soka erabili gabe zailtasun txikiko eta ertaineko mendizaletasuna
segurtasunez eta autonomiaz praktikatzeko beharrezko ezagutzak eskuratzea. Oinarrizko segurtasun eta
progresio teknikak ikasiko ditugu, beharrezkoak diren materialak ezagutuz. Horrekin batera,
ingurunearekiko beharrezko ezagutzak ere ikusiko ditugu.

Adina:

14 urtetik gorakoentzat (2005an jaiotakoak barne)

Materiala:

Botak
Polainak
Kranpoiak
Pioleta klasikoa
Arnesa
Bi zihurtasuneko mosquetoi
120 zm-ko baga edo zinta

Eskularruak 2 pare
Eguzkitako betaurrekoak
Haizeko betaurrekoak (Gafas de ventisca)
Neguko erropa
Kaskoa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria

*Materialen bat ez duenari alokatu egingo zaio (Irakaslea arduratuko da)

Noiz:

Martxoak  30 eta 31

Non:

Tenako aranean

Kide kopurua:

Gutxienez lau eta gehienez sei

Prezioa:

6 pertsona 100€ (bazkideek 90€)

5 pertsona 120€ (bazkideek 108€)

4 pertsona 140€ (bazkideek 126€)

Prezioan sartuta:

Irakaslearen zerbitzuak

Homologatutako taldeko segurtasun materiala

RC asegurua

Istripu asegurua

Preziotik kanpo:

Ostatua (Behar izanez gero. Irakaslea arduratuko litzateke tokia bilatzeaz)

Alokatu beharreko eski materiala

Janaria

Garraioa

Irakaslea:

Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)

IZEN-EMATEAK