AMA jatetxeko sukaldariak eta sortzaileak diren Javi Rivero eta Gorka Rico izango ditugu gure gaztetxoekin.

Javi eta Gorka, Basque Culinary Center-en ikasitakoak dira eta besteak beste, Javi-ren kasuan, Master Chef Junior eskolako irakaslea izandakoa da.

Ikastaroa aurrera eramateko berriz, Roberto Ruizen laguntza izan dugu eta Zerkausia kalean duten SUKALTALKAko sukaldeetan burutuko da ikastaroa.

Ikastaroa, 12 eta 16 urtetako gaztetxoentzat pentsatuta dago.

 

Egunak: Apirilak 30, Maiatzak 07, 14, 21 eta 28 eta Ekainak 4 (Astearteak).

Ordutegia: 18:00etatik 20:00etara.

Prezioa: 50 euro (bazkideek 45 euro). Partaideek erosi beharreko elikagaiak ez dira prezioan sartzen.

Taldeko kopurua: Gutxienez 8 eta gehienez 16

 

Helburuak:

– Garaiko elikagaien ezagutza.

– Ikastarorako beharrezkoak izango diren elikagaien erosketa.

– Egunero, menu baten sukaldaketa (3 lagunetako taldeetan egingo dute lana).

– Taldeko lana eta antolaketa.

– Helburu nagusia, gaztea gai izatea sukalde batean moldatzeko, garaiko elikagaiak ezagutzeko, sukaldatzeko eta taldean lan egiteko.

IZEN-EMATEAK