Sarrera
Batzuetan mendi bat igotzeko biderik naturalena ez da hasieran uste izan genuen bezain erraza izaten. Horrelako igoera askotan, oztopo bat gainditu eta gailurra zapaltzeko, soka erabili beharko dugu, eta besteetan, rapel eran jaitsi beharko gara. Sokaren erabilera zuzen baten bitartez eta aseguratzeko oinarrizko tekniken ezagutzarekin era honetako hainbat zailtasun gainditzeko gai izango gara.
Helburuak
Ikastaro honen helburua, ikasleak zailtasun ertaineko eta ekipamendurik gabeko gandorretan ibili, pareta txikiak igotzea eta jaitsieretako teknika ezberdinetan trebatzea da. Halaber, ikastaroa katu oinak jantzi eta pareta handietan sartu nahi ez duen baina sokaren erabileran trebatu eta mendian orokorrean segurtasuna irabazi nahi duen ororentzat zuzenduta dago.
Adina
14 urtetik aurrerakoentzat (helduak barne)
Materiala
Arnesa
Bi zihurtasuneko mosquetoi
120 zm-ko baga edo zinta
Eguzkitako betaurrekoak
Kaskoa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria
Noiz
Ekainak 1 eta 2
Non
Egino
Txindoki
Prezioa
6 pertsona 100€ (bazkideek 90€)
5 pertsona 120€ (bazkideek 108€)
4 pertsona 140€ (bazkideek 126€)
3 pertsona 160€ (bazkideek 144€)
Prezioan sartuta
Irakaslearen zerbitzuak
Homologatutako taldeko segurtasun materiala
Banakako materiala (ez izatekotan)
Preziotik kanpo
Janaria
Garraioa
Irakaslea
Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)