Sarrera

Gaur egungo gizarte honetan mendian ere sarri gehiegi begiratzen diegu kronometroari, pulsometroari eta gps-ari lehiakortasunari merezi ez duen balorea emanaz. Presik gabe mendian ibili eta izarrei begira lo egitearen plazerra zer den jakin nahi?

 

Helburuak

Ikastaro honen helburua mendian bi egunetako irteera bat antolatu eta aurretikako prestakuntza landuko ditugu. Ondoren, mendian gaua pasatzeko beharrezko materiala erabiltzen ikasi, elikadura egokia eduki, ura nola kudeatu eta arriskuak ekiditen ikasiko dugu. Gau magiko bat izango da!!

 

Materiala

Mendiko botak

Bastoiak

Lo zakua

Esterila

Linterna frontala

Pilak

Sukalderako tresnak

Eguzkitako betaurrekoak

Motxila 45 litro

Krema

Kantinplora

Arropa egokia

Eskularruak

Janaria

 

Noiz

Ekainak 29 eta 30

 

Non

Auñamendietan

 

Prezioa

6 pertsona 100€ (bazkideek 90€)

5 pertsona 120€ (bazkideek 108€)

4 pertsona 140€ (bazkideek 126€)

3 pertsona 160€ (bazkideek 144€)

 

Prezioan sartuta

Irakaslearen zerbitzuak

Homologatutako taldeko segurtasun materiala

Banakako materiala (ez izatekotan)

 

Preziotik kanpo

Janaria

Garraioa

 

Irakaslea

Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)

 

IZEN-EMATEAK