Nondik datoz jaten ditugun barazkiak? Zenbat denbora behar dute
hazteko? Noiz erein/landatu behar dira? Zer zaintza behar dute?

Galdera hauei guztiei eta gehiagori erantzuna emateko saio ezin hobeak eskainiko ditu
Zumardiak Iurramendin duen baratzean. Lurrarekin kontaktu zuzenean eta era dibertigarri
batean, natur inguruneari buruzko esperientzia anitz izatea ahalbidetuko duen leku bihurtuko
da, ingurunearekin ditugun harremanak eta menpekotasunak ulertzeko, eta ingurumena
zaintzeko eta ingurumenaz arduratzeko jarrerak eta esperientziak praktikan jartzeko.
Izan ere, baratz ekologiko bat sortu eta zaintzea, gizakiak Naturarekin duen harremana eta
antolamendua lantzeko maila goreneko tresna pedagogikotzat hartzen da.
Prestatu katiuska!! Beste guztia, bertan aurkituko duzu!

Nori zuzendua?

Baratze eskola, adin desberdinetan interesa pizten duen ekintza izanik, haur-heldu bikoteei
zuzendua egongo da, hau da, 6-10 urte bitarteko haurra eta honi lagunduko liokeen heldu bati.
Dena den, haurrak interesa izango balu, bera bakarrik etorri ahal izango litzateke, eta berdin, bi
haur heldu bakarrarekin. (8 urtetik behera heldu batekin lagunduta etortzea eskatuko da)

Noiz eta non?
Non: Iurramendiko baratze parkean
Noiz: Irailaren 19 urriaren 24ra (6 saio)
Ostegunetan 17.30etik 19.00etara

Oharra: daukagun klima dela eta, eguraldi txarra egingo duen egunak aurreikusi daitezkeenez,
egun horietan aterpean egiteko ekintzak burutuko genituzke.

Prezioa:
Haur 1-heldu 1: 65 € (bazkideek 59 €)
Haurra bakarrik: 60 € (bazkideek 54 €)
Heldu 1-2 haur: 100 € (bazkideek 90 €)

Irakaslea:

ELI TROJAOLA (Ingurumen Zientzietan lizentziatua eta Nekazaritza Ekologikoan esperientziaduna)

IZEN-EMATEAK