Mendian esperientzia izatea oso garrantzitsua da, etorkizunean mendian zihurtasunez aritu ahal izateko. Hau honela izanik, alpinismo eskola antolatzearen helburua alpinismoaren oinarrizko ezagutzak trasmititzea izango da.
Horretarako, hainbat ikastaro antolatu dira, guztiak ere 14-18 urte bitarteko neska mutilei zuzenduak. Taldeak 6 pertsonakoak izango dira gehienez eta lehentasuna parte hartze handiena dutenek izango dute.
Ikastaroa lau irteera ezberdinetan banatu da, bakoitzean arlo desberdin bat jorratuko delarik. Irteera bakoitzaren kokapena, aurreko astean erabakiko da eta arroka eskalada izan ezik, beste irteera guztiak Euskal herritik kanpo burutuko dira.
Materiala lortzeko ez da arazorik egongo, geure artean moldatuko gara eta bestela alokatzeko aukera ere egongo da. Irtera bakoitzaren aurreko astean eraman beharko den materialaren lista bat bidaliko zaie partaidei.

JARDUERAK eta DATAK

1. Arroka eskalada: Azaroak 16-17 (80€. Bazkideek 72€)

2. Alpinismoa eta izotz eskalada: Martxoak 14-15 (100€. Bazkideek 90€)

3. Mendiko eskia: Apirilak 18-19 (100€. Bazkideek 90€)

4. Mendiko eski zeharkadia eta orientazioa: Maiatza 16-17 (100€. Bazkideek 90€)

PREZIOAN SARTUTA:

-Irakaslearen zerbitzuak

-Homologatutako taldeko segurtasun materiala

-RC asegurua

-Istripu asegurua

IRAKASLEA:

Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)

IZEN-EMATEAK