SARRERA:
Batzuetan mendi bat igotzeko biderik naturalena ez da hasieran uste izan genuen bezain erraza izaten. Horrelako igoera askotan, oztopo bat gainditu eta gailurra zapaltzeko, soka erabili beharko dugu; eta
besteetan, rapel eran jaitsi beharko gara. Sokaren erabilera zuzen baten bitartez eta aseguratzeko oinarrizko tekniken ezagutzarekin, era honetako hainbat zailtasun gainditzeko gai izango gara.

HELBURUAK:
Ikastaro honen helburua, ikasleak zailtasun ertaineko eta ekipamendurik gabeko gandorretan ibili, pareta txikiak igotzea, eta jaitsieretako teknika ezberdinetan trebatzea da. Halaber, ikastaroa katu oinak jantzi eta
pareta handietan sartu nahi ez duen baina sokaren erabileran trebatu eta mendian orokorrean segurtasuna irabazi nahi duen ororentzat zuzenduta dago.

ADINA:

14-18 urte bitartekoentzat

MATERIALA:

Katu oinak
Arnesa
Bi zihurtasuneko mosketoi
120 zm-ko baga edo zinta
Eguzkitako betaurrekoak
Kaskoa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria

NOIZ:
Azaroak 16 eta 17

NON:

Zehazteke (Egino, Amasaola….)

PREZIOA:
80€ (bazkideek 72€)

PREZIOAN SARTUTA:

-Irakaslearen zerbitzuak

-Homologatutako taldeko segurtasun materiala

-RC asegurua

-Istripu asegurua

IRAKASLEA:

Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)

IZEN-EMATEAK