AZOKAREN KOKAPENA: Tolosako kultur etxeko beheko solairuan

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA:
Azaroak 29, ordutegia: 18:00-21:00
Azaroak 30, ordutegia: 10:00-13:00

ZERTAN DATZAN AZOKAK: Iraupen-eskiko material salmenta da azokaren helburua eta bertan aurkitu ahalko dira: iraupen eskiak, berauen finkagailuak eta eski-bastoiak

AZOKAKO ETEKINEN HELBURUA: Azokan ateratzen den diru guztia Zumardia eski-eskolaren autofinantzaketarako erabiliko da

MATERIALAREN JATORRIA: Materiala Tolosako Aralar Kirolak-eko nagusiak izan diren Anate Iturralde eta Jose Luis Areizaga “Txuri”-k Zumardia eski-eskolari musutruk emandakoa da guztia

MATERIALAREN GARANTIA EZA: Materialak ez duenez denda eta hornitzaileen babesik ez du gure aldetik inolako garantiarik eta ondorioz suerta daitezkeen akatsengatik inolako erreklamazio aukerarik eskaintzen