Piragua zaleon topagune bat izatea nahiko genuke eta hauxe da uda honetarako gure eskaintza.

Gure asmoa piragua zaletasunari jarraipen bat ematea da, guztia ikastaro labur batean gera ez dadin eta horretarako, JARRAIPEN TALDEA deitu diogun 4 saio programatu ditugu uztailerako. EZ DA IKASTARO BAT IZANGO. Saio bakarrera edo guztietara etor zaitezke.

Ikastaroetan parte hartu duzuenontzat jarraipena emateko modu bat.
Zure kabuz bazabiltza ere, betiere hobe taldean aritzea eta kuadrila osatzeko aukera da hau.

Helburuak: taldegiroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez gure maila hobetu edota sendotzea. Aurrerantzean planak egin ahal izateko aukerak irekitzea.

NOIZ: Uztailak 8, 15, 22 eta 29an, 19:00-20:30tara
TALDEA: 5 partaidetik gora

Irakaslea: Beñat Azurmendi. (Piraguismoko teknikaria eta Mendiko bizikletan aditua)