Ikastaroen kokapena:

Somporteko iraupen eski estazioa

 

Ikastaroen egutegia:

Bi ikastaro txanda antolatuko dira bakoitzak honako datak izango dituelarik:

1. Ikastaroa: Urtarrilak 11-12 eta Otsailak 1-2 IZEN-EMATEAK 

2. Ikastaroa: Urtarrilak 25-26 eta Otsailak 8-9 IZEN-EMATEAK 

 

Oharra: ezin dira txandetako datak nahastu

 

Irakasleak:

Beñat Azurmendi, Angel Ortiz, Miren Arregi, Asier Oteiza, Ane Gorostegi 

 

Taldeen osaketa:

Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 10ekoa izango da

 

Ikastaro eskaintza:

1. 2013an jaioak (ez da gazteagorik onartuko) iraupen eski klasikoa (1,5 ordu eguneko)

2. 2012-2010an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2-3 talde aurrikusten dira (2 ordu eguneko)

3. 2009-2004an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2 talde aurrikusten dira eski klasikoa+skating (2 ordu eguneko)

4. Helduak taldearen maila eta irakaslearen balorazioaren arabera (bi talde eta 2 ordu eguneko):

  1. Bi asteburuak klasikoa (2 ordu eguneko)

  2. Klasikoko oinarri sendoa izanez gero (irakaslearen baloraziopean) asteburu bat klasikoa eta bestea skating 

Ikastaroaren kostua:

  • 75 euro (bazkideak 67 euro) bi asteburuak (2 orduko saioetan)
  • 60 euro (bazkideak 54 euro)  bi asteburuak (2013an jaiotakoen taldeak, 1,5 orduko saioak)

Ordainketa modua:

  • Ezin da asteburu bakarrerako izenik eman eta ordainketak urtarrilaren 1etik 6ra egin beharko dira
  • Forfait eta alokairuen gestioa eguberrietan zehar egingo den bileran edo emailez zehaztuko da
  • Ordainketa egiteko: Euskadiko Kutxa ES27 3035 0028 1202 8011 8037

Prezioaren barnean dagoena:

Dagokion saioaren irakaslea soilik dago prezioaren barruan

 

Preziotik kanpo dagoena (norberaren kontu):

Iraupen eskiko materiala (klasikoa eta/edo skating), Somporteko forfaita eta asteburuko garraio eta alojamendua ez dira ikastaroan sartzen.

 

Alojamenturako aukerak:

  • Candanchun: www.albergueelaguila.com, www.albergueaysa.com, www.refugiopepegarces.com
  • Canfranc-en: www.sargantana.info, www.alberguerioaragon.com, www.alberguepepitogrillo.com, www.alberguecanfranc.es

Informazio gehiagorako: info@zumardia.eus          Tel: 688726213        www.zumardia.eus