Zumardiako Trail Eskola gaztetxoak eta helduak mendian korrika ibiltzeko formatzera zuzenduta dago. Mendian korrika egiten ikastearekin batera ingurumenarekiko errespetua eta mendiagatiko maitasuna bultzatuko dira.

 

IKASTAROAREN HASIERA ETA AMAIERA

Urriaren 5tik maiatzaren 28ra 

ADIN SAILKAPENA ETA ORDUTEGIA

2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak

-Osteguna 17:30-19:00

2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak:

-Asteazkena 17:30-19:00

2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak: 

-Asteartea 17:30-19:00

Egun batzuetan saioak erritmo biziagoan egingo ditugu astearteetan 19etatik 20:30etara (Ondo etortzen zaienekin, hala nahi dutenekin…)

Helduak:

-Asteazkena 16:00-17:30

-Asteazkena 19:00-20:30

(Egun batzuetan saioak erritmo biziagoan egingo ditugu astearteetan 19etatik 20:30etara. Ondo etortzen zaienekin eta hala nahi dutenekin).

Trail Eskolan izena eman nahi baina ordutegi-egunak ez bazaizkizu ondo etortzen, bete izen emate esteka eta jarri zein adin-ordutegi-egun etorriko litzaizuken ondo eta jarriko gara zurekin harremanetan. Saiatuko ginateke irtenbideren bat topatzen apuntatzen den jendearen arabera.

OHARRA: Taldeak osatzeko adinak hartuko dira lehen erreferentzia bezala, baina irakasleak partaide bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak baloratuta norbanako bakoitzarentzat talde egokiena dena bilatzen saiatuko da.

 

TALDEAREN KOPURUA

  • Gutxienez 5 lagun eta gehienez 10

LEKUA

  • Tolosa eta inguruko mendiak

PREZIOA

  • 18 urtetik beherakoentzat: 32 euro hilean (29 euro bazkideentzat)
  • Helduentzat:  36 euro hilean (33 euro bazkideentzat)

   

HELBURUAK

  • Kirol hau gazteenen eta helduen artean zabaltzea eta dauzkan balio anitzak ezagutaraztea
  • Adin tarte bakoitzaren behar eta nahietara moldatzea
  • Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
  • Segurtasuna, ingurumena, orientazioa eta prestaketa fisikoa bezalako edukiak jorratzea
  • Errendimenduaren gainetik heziketa izango da oinarria, ikasiz gozatzea
  • Mendian korrika egiten, ibiltzen, mugitzen… bakoitzak bere lekua aurkitzea, lehiatzeko izan edo ez
  • Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak lantzea
  • Tolosa inguruko mendi bideak ezagutzea

IRAKASLEA

  • Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)

IZEN-EMATEAK