DESKRIBAPENA:
Ekintza honen helburua gaztetxoek Tolosa inguruko natura eta bitxikeriak apreziatzen ikastea da, ingelesa lantzen duten bitartean.
Aste betez, 5 egunez, herrian bertan eta inguruko mendietan, 3 orduko irteerak egingo ditugu etxe ondoan ditugun altxorrak ezagutzeko. Goizeko 9etatik 12etara, patsadaz hartuz, parke, ibai, erreka, eta mendi inguruetan mugituko gara normalean arretarik ematen ez diegun gauzak aztertuz.
Jolas eta esperimentu errazekin ezagutzaren galdera nagusiak erantzuten saiatuko gara; zer? eta zergatik?
Saio guztiak ingelesez egingo dira, hala gazteek ikasgeletatik kanpo hizkuntza hau entzun, ulertu eta erabiltzera anima daitezen.
HELBURUAK
– Ingelesa erabiltzea ikasgeletatik kanpoko ekintzetan
– Esperimentu eta jolasen bidez gure inguruneari buruzko jakinmina sortzea
– Ingurumena, orientazioa, jasangarritasuna eta antzeko gaiak lantzea
– Norberaren koadernoa osatuz, azterketarik eta notarik gabe ikasteko zaletasuna zabaltzea.
– Taldekieekiko eta naturarekiko zein hirigunearekiko errespetua eta zaintza lantzea.
TALDEAREN KOPURUA
Gutxienez 6 lagun eta gehienez 10
LEKUA
Tolosa eta inguruko mendiak
PREZIOA
80 euro (72 euro bazkideentzat)
ADINAK ETA ORDUTEGIA
Talde guztiak Astelehenetik Ostiralera goizeko 9etatik 12etara.
Taldeak adinen arabera banatzen saiatuko ginateke, maila beretsukoak izan daitezen.
-Ekainak 15 – 19: 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak
-Ekainak 22 – 26: 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak (San Juan eguna dela eta 24ean ez da egingo eta lau egun izango dira)(64 euro, 58 bazkideentzat)
-Ekainak 29 – Uztailak 3: 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak
-Uztailak 6 – 10: 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak
-Uztailak 13 – 17: 2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak
-Uztailak 20 – 24: 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak
IRAKASLEA
Nagore Salaberria (Bidaia gidaria eta Ingeleseko irakaslea)
Iruzkina egin