Mendiaz ikasteko eta mendiaz gozatzeko!!!

Apirilean, maiatzean eta ekainean irteera bana egingo ditugu igande goizetan. Aiako Harriak, Aralar eta Aratz-Aizkorriko txokoak ezagutuko ditugu mendiko heziketako edukiak jorratu bitartean. 

Adina: 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoak

Datak: Apirilak 18, maiatzak 9 eta ekainak 6

Ordutegia: Goizeko 10etan Tolosako Kiroldegiko aparkamentuan geratuko gara eta handik kotxeetan antolatuko gara. Tolosara arratsaldeko 19ak aldera itzuliko ginateke.

Helburuak:

  • Mendizaletasuna haur eta gazteenen artean zabaldu
  • Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatu
  • Segurtasuna, ingurumena eta orientazioa bezalako edukiak ezagutu
  • Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak landu

Taldea osatzeko gutxieneko kopurua 6 lagun eta gehienezkoa 12

Irakaslea: Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)

Prezioa: 65 euro (bazkideek 59)

IZEN EMATEAK BETETA DAUDE. IZENA EMATEN BADUZU ITXAROTE ZERRENDAN SARTUKO ZAITUGU ETA TOKIA EGITEN BADA ABIXATUKO DIZUEGU.

IZEN-EMATEAK