Ikasturte berriarekin batera, ikastaroak eta taldeak martxan dira!

Trail Eskola:

Zumardiako Trail Eskola gaztetxoak eta helduak mendian korrika ibiltzeko formatzera zuzenduta dago.

Ordu eta erdiko saioak izango dira astero  eta mendian korrika egiten ikastearekin batera ingurumenarekiko errespetua eta mendiagatiko maitasuna bultzatuko dira.

IKASTAROAREN HASIERA ETA AMAIERA

  • Urriaren 4etik maiatzaren 27ra 

ADIN SAILKAPENA ETA ORDUTEGIA

  • 2012 eta 2013an jaiotakoak: Astelehena 17:30-19:00
  • 2010 eta 2011ean jaiotakoak: Osteguna 17:30-19:00
  • 2007, 2008 eta 2009an jaiotakoak:Asteazkena 17:30-19:00
  • 2004, 2005 eta 2006an jaiotakoak: Asteartea 17:30-19:00
  • Helduak: Asteazkena 16:00-17:30 / Asteartea 19:00-20:30

Trail Eskolan izena eman nahi baina ordutegi-egunak ez bazaizkizu ondo etortzen, bete izen emate esteka eta jarri zein adin-ordutegi-egun etorriko litzaizuken ondo eta jarriko gara zurekin harremanetan. Saiatuko ginateke irtenbideren bat topatzen apuntatzen den jendearen arabera.

OHARRA: Taldeak osatzeko adinak hartuko dira lehen erreferentzia bezala, baina irakaslea saiatuko dapartaide bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak baloratuta norbanako bakoitzarentzat talde egokiena dena bilatzen .

TALDEA: Gutxienez 4 lagun eta gehienez 10.

LEKUA: Tolosa eta inguruko mendiak

PREZIOA

  • 18 urtetik beherakoentzat: 32 euro hilean (29 euro bazkideentzat)
  • Helduentzat:  36 euro hilean (33 euro bazkideentzat)

HELBURUAK

  • Kirol hau gazteenen eta helduen artean zabaltzea eta dauzkan balio anitzak ezagutaraztea
  • Adin tarte bakoitzaren behar eta nahietara moldatzea
  • Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
  • Segurtasuna, ingurumena, orientazioa eta prestaketa fisikoa bezalako edukiak jorratzea
  • Errendimenduaren gainetik heziketa izango da oinarria, ikasiz gozatzea
  • Mendian korrika egiten, ibiltzen, mugitzen… bakoitzak bere lekua aurkitzea, lehiatzeko izan edo ez
  • Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak lantzea
  • Tolosa inguruko mendi bideak ezagutzea

IRAKASLEA: Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)

IZEN EMATEAK: https://docs.google.com/forms/d/1kO-yIFOWJe2DlpDyUDhSwO6CRLJZr9aaymHRTjO9Dn8/viewform?edit_requested=true

Helduentzako Mendi Irteerak 2022

Mendiaz, naturaz eta gure inguruez gozatzeko aukera paregabea!

-2022ko urtarriletik maiatzera (5 irteera)

-Aralar, Pagoeta, Aiako Harriak, Aratz-Aizkorri, Urbasa…

-Mendi irteerak hilean behin

-Erritmo oso lasaietan ibiliko gara

-3 ordu inguruko irteerekin hasiko gara eta ikasturteak aurrera egin ahala 5 ordura inguratzen joango gara. 

HELBURUAK

-Aralar, Aratz-Aizkorri, Aiako Harriak, Pagoeta edo Urbasa bezalako tokietan mendi ibilaldiak egitea

-Ekintza fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea

-Mendian ibiltzeko ohitura sustatzea

PLAZA MUGATUAK: Gutxienez 6 lagun eta gehienez 15. 

OHARRA:  Irteera bakoitzaren toki eta ibilbideak eguraldiaren arabera aukeratuko  dira eta beraz aste horretan bertan zehaztuko dira

DATAK: Aurrerago zehaztuko dira. Hilean behin irteera bat egingo dugu. 

PREZIOA: 90 euro (81 euro bazkideentzat)

MENDI GIDARIAK: Josu Iztueta eta Ibon Artola

IZEN EMATEAK: https://forms.gle/dffnkim4CZaEmyar8

Rollerski ikastaroa.

Iraupen eskia ezagutzen baduzu, alternatiba bat daukazu aurrean. Gurpildun eskia ezagutzeko aukera bikaina, kirol ezberdin eta dibertigarria!

Abenduararte, larunbat goizetan, ordu eta erdiko klaseak.

HELBURUAK

  • Kirol minoritario hau, zabaldu eta sustatzea.
  • Iraupen eskia gogoko dutenek, alternatiba bat izatea.
  • Adin tarte bakoitzaren behar eta nahietara moldatzea.
  • Jarduera fisikoaz eta naturaz gozatzea.
  • Jende berria ezagutu eta lagunak egitea.

PREZIOA: 90 euro (81 euro bazkideentzat)

EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA ADINA

  • Larunbat goizetan, 11:00tan. Urriaren 2an hasita, abenduaren 18rarte. 

TALDEAREN KOPURUA

Gutxienez 4 lagun eta gehienez 6.

IRAKASLEA: Ane Gorostegi (Jarduera Fisiko eta Kirol Zientzietan lizentziatua eta Eski Kirol Teknikaria)

IZEN EMATEAK: https://forms.gle/dffnkim4CZaEmyar8

Ur irekiak.

Itsasoan igeri egiteko zaletasuna partekatzen duen lagun taldetxoa.  Segurtasunez elkarrekin igeri egiteko asmoz sortu zen. Beraz, hartu neoprenoa eta goazen itsasora!!

HELBURUAK

  • Segurtasunez itsasoan igeri egiteko aukera izatea.
  • Adin tarte eta baldintza fisikoetara moldatzea
  • Jarduera fisikoaz eta naturaz gozatzea.
  • Jende berria ezagutu eta lagunak egitea.

EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA ADINA

  • Ostiral arratsalde eta igande goizetan. Itsasoaren egoeraren arabera

TALDEAREN KOPURUA

Whatsap taldearen bitartez kedadak egiten dira. 

KONTAKTUA: Zumardia

Nesken BTT taldea.

Mendiko bizikletarekiko zaletasuna partekatzen duen lagun taldetxoa, neskez osatua. Segurtasunez, elkarrekin bizikleta ibilaldiak egiteko aukera. Bizikletaz gozatzeko aukera bikaina!

HELBURUAK

  • Segurtasunez mendiko bizikletan ibiltzea.
  • Bizikleta ibilbide berriak ezagutzea
  • Adin tarte eta baldintza fisikoetara moldatzea
  • Jarduera fisikoaz eta naturaz gozatzea.
  • Jende berria ezagutu eta lagunak egitea.

EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA ADINA

  • Asteburutan eguraldiaren arabera.

TALDEAREN KOPURUA

Whatsap taldearen bitartez kedadak egiten dira. 

KONTAKTUA: Zumardia

Alpinismo eskola:

Mendian esperientzia izatea oso garrantzitsua da, etorkizunean mendian zihurtasunez aritu ahal izateko. Hau honela izanik, alpinismo eskola antolatzearen helburua alpinismoaren oinarrizko ezagutzak trasmititzea izango da.

Horretarako, hainbat ikastaro antolatu dira, guztiak ere 14-18 urte bitarteko neska mutilei zuzenduak. Taldeak 6 pertsonakoak izango dira gehienez eta lehentasuna parte hartze handiena dutenek izango dute.

Ikastaroa lau irteera ezberdinetan banatu da, bakoitzean arlo desberdin bat jorratuko delarik. Irteera bakoitzaren kokapena, aurreko astean erabakiko da eta arroka eskalada izan ezik, beste irteera guztiak Euskal herritik kanpo burutuko dira.

Materiala lortzeko ez da arazorik egongo, geure artean moldatuko gara eta bestela alokatzeko aukera ere egongo da. Irtera bakoitzaren aurreko astean eraman beharko den materialaren lista bat bidaliko zaie partaidei.

JARDUERAK 

1. Arroka eskalada

2. Alpinismoa eta izotz eskalada:

3. Mendiko eskia:

4. Mendiko eski zeharkadia eta orientazioa: 

PREZIOAN SARTUTA:

-Irakaslearen zerbitzuak

-Homologatutako taldeko segurtasun materiala

-RC asegurua

-Istripu asegurua

IZEN EMATEA: BETETA. TALDEA OSATUA DA

IRAKASLEA:

Alberto Iñurrategi 

Piragua jarraipen taldea

Gure asmoa piragua zaletasunari jarraipen bat ematea da, guztia ikastaro labur batean gera ez dadin eta horretarako, JARRAIPEN TALDEA deitu diogun 4 saio programatu ditugu uztailerako. EZ DA IKASTARO BAT IZANGO. Saio bakarrera edo guztietara etor zaitezke. Piragua zaleon topagune bat izatea nahiko genuke eta hauxe da uda honetarako gure eskaintza:

Ikastaroetan parte hartu duzuenontzat jarraipena emateko modu bat. Zure kabuz bazabiltza ere, hobe taldean aritu eta kuadrila osatzeko aukera bat.

HELBURUAK

  • Segurtasunez piraguan ibiltzeko aukera izatea.
  • Adin tarte eta baldintza fisikoetara moldatzea
  • Jarduera fisikoaz eta naturaz gozatzea.
  • Jende berria ezagutu eta lagunak egitea.

EGUTEGIA, ORDUTEGIA ETA ADINA

  • Eguraldiaren arabera

TALDEAREN KOPURUA

Whatsap taldearen bitartez kedadak egiten dira. 

KONTAKTUA: Zumardia