Aurtengoan ere iraupen eskiko ikastaroak martxan jartzeko asmoa dugu aurreko urteetako formato berean. Hau da, helduentzat duten maila dutela eta ume hasi berrientzat, edo bi asteburutan gozatu eta oinarriak sendotu nahi dutenentzat duten maila dutela. 

Erantsitako fitxategietan dituzue iraupen eskiko ikastaroei buruzko informazioa xehetua eta baita egutegia ere.

Jarraian bi ikastaroetan izen-emateko estekak:

1. Ikastaroa: Urtarrilak 8-9 / Urtarrilak 29-30

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSeJnKvaAIdI1gF4tnmApmNhS9emgrd2-5Y8fZ6WMneUmZsOlQ/viewform

2. Ikastaroa: Urtarrilak 15-16 / Otsailak 5-6 >

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSdDO1PlqOSVe_YM-Q0yrV9akeKomnu9_9H4cJufb75jRUKa5g/viewform

Bestalde, BAZKIDEren batek Somporteko bonoa eskuratu nahi balu ere aukera jarriko dizuegu jarraieko esteka betez, baina argi geratu behar du guk soilik gestio lana egingo genukeela talde bezala prezio hobea lortze arren, baina bai osasun egoeragatik, bai Somporteko gestioagatik denboraldia etengo balitz guk ez dugu inongo erantzunkizunik hartzen, hori norbanakoak beregain hartzen duela.


Somporteko egoeraren inguruan, jakizue abenduaren 15ean dutela irekitzeko asmoa eta soilik beheko solairua egongo dela irekita, hau da, sarrera, alokairua, eskola eta komunak, jangela eta kafetegia itxita egongo dira. Azkenik, bonoak eskatzeko epea abenduak 12 izango da eta prezioen inguruan:


Bonoa taldea>10 pertsona=90 euro

Bonoa taldea>20 pertsona= 85 euro
Bonoa taldea haurrak (6-15 urte)>10 ume= 40 euro

https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSc803pGjXrC8mD8-ahBwgEgs2WbX51eOUYUhs3G49NV0q8c5g/viewform