2022ko udaran, gazteentzat bideratutako eskaintza, honakoa izango da.

Mendi Zeharkaldia

UDAKO ARATZ-AIZKORRIKO ZEHARKALDIA

Iaz Aralarren egin genuenari jarraipena emanez aurten Aratz-Aizkorri parke naturaleko gailur eta bazterrak ezagutzeko helburua izango dugu.

Orain dela bi urte Gaztaren Bidea eginez zeharkatu genuen Aratz-Aizkorri parke naturala. Aurten bertara itzuliko gara baina kasu honetan beste txoko batzuk ezagutuko ditugu besteak beste bertako gailur esanguratsuenetara igoz. 2010 eta 2007 bitartean jaiotakoentzat izango da eta hiru txanda egongo dira.

Egun bakoitzean egingo ditugun “etapak” zehaztuta daude, baina talde bakoitzaren adin eta ezaugarrien arabera eta eguraldia ere kontuan izanda, “etapa” horiek moldatu egin litezkeke, hasierak eta bukaerak mantenduz baina irteera laburtuz edo luzatuz. Gazteek ondo pasatzea eta horrekin batera beren segurtasuna izango dira irteerak moldatzea baldintzatuko dutenak.

5 egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka!!

EGUTEGIA:

(BETETA) Ekainaren 27tik uztailaren 1era (2009an jaiotakoentzat)
Uztailaren 4tik 8ra (2010ean eta 2009an jaiotakoentzat)
(BETETA) Uztailaren 11tik 15era (2008an eta 2007an jaiotakoentzat)

PROGRAMA:
Lehen eguna: Zegama-Beunde
Zegamara gurasoen kotxeetan antolatuta joango dira gazteak eta lehen eguneko bazkaria eta merienda etxetik eraman beharko dituzte.
Bigarren eguna: Beunde-Aratz-San Adrian
Hirugarren eguna: San Adrian-Aizkorri-Urbia
Laugarren eguna: Urbia-Artzanburu-Arantzazu
Azken eguna: Arantzazu-Aloña-Oñati (Gurasoen kotxeetan antolatuta itzuliko gara Tolosara)

PREZIOA: 200 euro (Bazkideentzat 180 euro)

Taldea osatu eta zure seme-alaba onartua izaten denean konfirmazio mezua bidali eta zeharkaldiaren kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik

https://forms.gle/XSzGRwT2UP3Yv2xr7

Mendi Bizikleta ikastaroak

Taldea osatu eta zure seme-alaba onartua izaten denean konfirmazio mezua bidali eta ekintzen kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik.

TALDEA: 4 partaidetik gora (Prezioa 45€ bazkideak 41 euro)

https://forms.gle/DmQc64nYKHPFWRsH8

NATUR KIROL GOIZ PASA

Taldea osatzen denean bidaliko dizuegu konfirmazio mezua eta kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik.

Helburuak: Taldegiroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez kirol ezberdinak sendotzea. (Bertan egindo dituzten kirolak piragua, orientazioa, trail mendia, slackline, bizikleta eta Ginkana……..)

NOIZ: (Ekainak 27 tik Uztailak 1ra), (Uztailak 4 tik – 8ra) (Uztailak 11tik -15ra)

TALDEA: 12 partaide gutxi-gora bera (Prezioa 100€ bazkideak 90€)

https://forms.gle/1ofMrqVnaDhPsYLH7

Padle Surf ikastaroak

Kontutan izan behar da Padle Surf saioak aurten ANOETAN egingo direla momentuz, Tolosako presa konpondu bezain pronto Tolosara bueltatuko ginake

TALDEA: 4 partaidetik gora eta 5 gehienez (Prezioa 50€ bazkideak 45E)

Taldea osatu eta zure seme-alaba onartua izaten denean konfirmazio mezua bidali eta ikastaroaren kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik

https://forms.gle/42QuCH2ZfCxibFgY8

Piragua ikastaroak

Kontutan izan behar da Piragua saioak aurten ANOETAN egingo direla momentuz, Tolosako presa konpondu bezain pronto Tolosara bueltatuko ginake

TALDEA: 6 partaidetik gora (Prezioa 42€ bazkideak 38€)

Taldea osatu eta zure seme-alaba onartua izaten denean konfirmazio mezua bidali eta ikastaroaren kobroa egingo dizugu zure kontu korrontetik

https://forms.gle/qBnjzgKkMy79rQhu5