ARGAZKILARITZA MUNDUAN MURGILDU,
BENETAZKO ARGAZKI KAMARA BAT ERAIKIZ
.
HELDUENTZAT (16 urtetik gora)
14 orduko ikastaroa
Maiatzak 2, 9, 16, 30, ekainak 6, 13, 20
Ordua: 17:00-19:00
Prezioa: 90€ (bazkideek 81€)
.
GAZTEENTZAT (10-15 urte)
8 orduko ikastaroa
Maiatzak 31, ekainak 7, 14, 21
Ordua: 17:30-19:30
Prezioa: 50€ (bazkideek 45€)
.

.
Informazioa:
Estenopeika motako argazki kamara bat eraikiz, argazkilaritzaren oinarrizko kontzeptuak ezagutu.
Zer egingo dugu?
- Argazkilaritzaren kontzeptuak ezagutu
- Argazkiak errebelatzen ikasi
- Argazkiak atera
- Negatiboak eta hauetatik positiboak lortu
- Argazkiak ikutu
- Kamara eraldatu karretea ipintzeko
- Kamara mota ezberdinak ezagutu eta hoiekin argazkiak atera
Nolako kamara eraiki behar dugun ikusi nahi baduzu, hemen sartu: www.izpinhole.com
.
Non:
Bidaiariaren Txokoan laborategia “finkatuko” dugu eta Tolosako kaleetan argazkiak ateratzen ibiliko gara.
.
Irakaslearen aurkezpena:
Ibon Azpilikueta naiz, lanbidez irakaslea eta zaletasunez argazkilaria.
Azkenengo urteetan argazkilaritzaren zenbait alorretan erabat murgilduta nabil.
Estenopeika argazkilaritza mota hau ezagutu nuenetik: kamarak eraikiz, teknika berriak ezagutuz, erakutsiz, konpartituz etab. ibili naiz. Azkenean kamara berri bat asmatu dudalarik. Hau izango da ikastaroan eraikiko duzuna.