Sarrera
Eskalada benetan jarduera zoragarria da. Hala ere beste mendiko kirol guztietan bezala, arrisku handiak
ditu berekin eta ezinbestekoa da dagozkion teknika zuzenak eta materialaren erabilera egokia ezagutzea,
hartatik gero irekiko zaigun mundu liluragarrian segurtasunez ibiltzeko. Adin edota gaitasun fisikoak alde
batera utzita, ikastaro hau eskaladan trebatu nahi duen ororentzat zuzenduta dago.
Helburuak
Ikastaro honen helburua, ikasleak arrokako eskaladako bide errazetan sokako lehenengo eta bigarrengoz
bezala eskalatzeko gaitasuna bereganatzeko da. Honekin batera eta beharrezkoak diren neurriak
kontutan hartuta, kirol eskalada jarduera oso segurua dela helaraztea ere bai. Eskalada ezagutu eta gozatu!
Adina
14 urtetik aurrerakoentzat (Helduak barne)
Materiala
Katu oinak
Arnesa
Bi zihurtasuneko mosketoi
120 zm-ko baga edo zinta
Eguzkitako betaurrekoak
Kaskoa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria
Noiz
Maiatzak 18 eta 19
Non
Lekua zehazteke
Prezioa
6 pertsona 100€ (bazkideek 90€)
5 pertsona 120€ (bazkideek 108€)
4 pertsona 140€ (bazkideek 126€)
3 pertsona 160€ (bazkideek 144€)
Prezioan sartuta
Irakaslearen zerbitzuak
Homologatutako taldeko segurtasun materiala
Banakako materiala (ez izatekotan)
RC asegurua
Preziotik kanpo
Janaria
Garraioa
Irakaslea
Aitzol Doyharzabal Iturralde (Goi Mendiko Gidaria)