Zumardiako Trail Eskola gaztetxoak eta helduak mendian korrika ibiltzeko formatzera zuzenduta dago. Mendian korrika egiten ikastearekin batera ingurumenarekiko errespetua eta mendiagatiko maitasuna bultzatuko dira.
IKASTAROAREN HASIERA ETA AMAIERA
- Irailaren 23-25etik ekainaren 15-19ra
ADIN SAILKAPENA ETA ORDUTEGIA
2011, 2010 eta 2009an jaiotakoak:
-Astelehena 17:30-19:00
2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak:
-Asteazkena 17:30-19:00
2005, 2004 eta 2003an jaiotakoak:
-Asteartea 17:30-19:00
Helduak:
-Asteazkena 16:00-17:30
-Asteartea 19:00-20:30
OHARRA: Taldeak osatzeko adinak hartuko dira lehen erreferentzia bezala, baina irakasleak partaide bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak baloratuta norbanako bakoitzarentzat talde egokiena dena bilatzen saiatuko da
TALDEAREN KOPURUA
- Gutxienez 5 lagun eta gehienez 10
LEKUA
- Tolosa eta inguruko mendiak
PREZIOA
- 18 urtetik beherakoentzat: 32 euro hilean (29 euro bazkideentzat)
- Helduentzat: 36 euro hilean (33 euro bazkideentzat)
HELBURUAK
- Kirol hau gazteenen eta helduen artean zabaltzea eta dauzkan balio anitzak ezagutaraztea
- Adin tarte bakoitzaren behar eta nahietara moldatzea
- Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
- Segurtasuna, ingurumena, orientazioa eta prestaketa fisikoa bezalako edukiak jorratzea
- Errendimenduaren gainetik heziketa izango da oinarria, ikasiz gozatzea
- Mendian korrika egiten, ibiltzen, mugitzen… bakoitzak bere lekua aurkitzea, lehiatzeko izan edo ez
- Mendizaletasunari lotuta dauden laguntasuna eta errespetua bezalako balio sozialak lantzea
- Tolosa inguruko mendi bideak ezagutzea
IRAKASLEA
- Ibon Artola (Mendi Kirol Teknikaria-Mendi Gidaria)