Ikastaroen kokapena:
Somporteko iraupen eski estazioa
Ikastaroen egutegia:
Bi ikastaro txanda antolatuko dira bakoitzak honako datak izango dituelarik:
1. Ikastaroa: Urtarrilak 11-12 eta Otsailak 1-2
2. Ikastaroa: Urtarrilak 25-26 eta Otsailak 8-9
Oharra: ezin dira txandetako datak nahastu
Irakasleak:
Beñat Azurmendi, Angel Ortiz, Miren Arregi, Asier Oteiza, Ane Gorostegi
Taldeen osaketa:
Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 10ekoa izango da
Ikastaro eskaintza:
1. 2013an jaioak (ez da gazteagorik onartuko) iraupen eski klasikoa (1,5 ordu eguneko)
2. 2012-2010an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2-3 talde aurrikusten dira (2 ordu eguneko)
3. 2009-2004an jaioak maila edo/eta adinaren arabera 2 talde aurrikusten dira eski klasikoa+skating (2 ordu eguneko)
4. Helduak taldearen maila eta irakaslearen balorazioaren arabera (bi talde eta 2 ordu eguneko):
-
Bi asteburuak klasikoa (2 ordu eguneko)
-
Klasikoko oinarri sendoa izanez gero (irakaslearen baloraziopean) asteburu bat klasikoa eta bestea skating
Ikastaroaren kostua:
- 75 euro (bazkideak 67 euro) bi asteburuak (2 orduko saioetan)
- 60 euro (bazkideak 54 euro) bi asteburuak (2013an jaiotakoen taldeak, 1,5 orduko saioak)
Ordainketa modua:
- Ezin da asteburu bakarrerako izenik eman eta ordainketak urtarrilaren 1etik 6ra egin beharko dira
- Forfait eta alokairuen gestioa eguberrietan zehar egingo den bileran edo emailez zehaztuko da
- Ordainketa egiteko: Euskadiko Kutxa ES27 3035 0028 1202 8011 8037
Prezioaren barnean dagoena:
Dagokion saioaren irakaslea soilik dago prezioaren barruan
Preziotik kanpo dagoena (norberaren kontu):
Iraupen eskiko materiala (klasikoa eta/edo skating), Somporteko forfaita eta asteburuko garraio eta alojamendua ez dira ikastaroan sartzen.
Alojamenturako aukerak:
- Candanchun: www.albergueelaguila.com, www.albergueaysa.com, www.refugiopepegarces.com
- Canfranc-en: www.sargantana.info, www.alberguerioaragon.com, www.alberguepepitogrillo.com, www.alberguecanfranc.es
Informazio gehiagorako: info@zumardia.eus Tel: 688726213 www.zumardia.eus