Uda honetako piragua aktibitateari buelta bat eman diogu eta hainbat aukera jartzen ditugu zure eskura.

HASTAPENA. Oinarrizko paladak

3 egunetan ezinbesteko oinarriak landuko ditugu, oinarrizko paladak ikasiz.
Helburuak: piragua itxi bat manejatzen ikastea, piraguatik atera eta piraguara sartzeko modu seguruenak eta beste hainbat baliabide garatzea.

LEKUA: Oria ibaian, Tolosan,
NOIZ: Uztailak 5, 6 eta 7an, 19:00-20:30tara
TALDEA: 6-12 ikasle artean
PREZIOA: 35€/31€ bazkideek.

Ikastaro hontatik JARRAIPEN TALDERA pasa zaitezke.

PALADA AURRERATUAK (eta hainbat kontzeptu).

Oinarrizko paladak ondo ezagutu eta maila teknikoa hobetu nahi duenarentzat. Ur bizietarako zein itsasoko piraguetarako guztiz gomendagarria.

Helburuak: palada ezberdinen konbinazioak ezagutzea, palada berriak, “puntu gogorra” kontzeptua ulertzea, piragua nola personalizatu, hanken garrantzia, etab.

Ikastaro hontatik JARRAIPEN TALDERA pasa zaitezke. Ur biziak edota itsasoko piraguetara pasatzeko, maila baloratu eta gomendioa bai/ez emango da.

LEKUA: Oria ibaian, Tolosan
NOIZ: Uztailaren 3an, 10:00-13:00tara
TALDEA: 5-12 ikasle artean
PREZIOA: 35€/27€ bazkideek.

UR BIZIAK, oinarrizkoa.

Gure teknika ur lasterretan erabiltzen ikasteko saioa. Ez da hasiberrientzat leku egokia, gutxieneko maila bat beharrezkoa da (baloratuko dugu).

Helburuak: ibaia eta ur korronteak ulertzea, maniobra egokiak ikastea, ur lasterretan nabigatzeko oinarri eta kontzeptuak garatzea. Behin sendotutako palada aurreratuak aplikatzeko lekua.

Ikastaro hontatik JARRAIPEN TALDERA pasa zaitezke, baita itsasoko piraguetara ere.

LEKUA: Bidasoa ibaian
NOIZ: uztailak 10, 16:00-19:00tara
TALDEA: 4-8 ikasle artean
PREZIOA: 40€/36€ bazkideek.

ITSASOKO PIRAGUAK, trabesiakoak.

Oinarrizko maila bat duzuenontzat (baloratuko da), palada aurreratuak landuta, ur irekietan, lagunartean segurtasun eta baliabide haundiagoz ibiltzen ikasteko aukera.

Helburuak: segurtasuna (pasiboa eta aktiboa), autonomia eta hauetarako tekniken lanketa. Itsasoko teknika espezifikoa eta ibilbide baten oinarrizko planifikazioa.

Ikastaro hontatik JARRAIPEN TALDERA pasa zaitezke (azken saioa).

LEKUA: Orio edo Getarian
NOIZ: Uztailak 24, 10:00-13:00 eta 15:00-18:00tara (luza daiteke)
TALDEA: 4-8 ikasle
PREZIOA: 75€/68€ bazkideek.

Irakaslea: Beñat Azurmendi. (Piraguismoko teknikaria eta Mendiko bizikletan aditua)

JARRAIPEN TALDEA

Gure asmoa piragua zaletasunari jarraipen bat ematea da, guztia ikastaro labur batean gera ez dadin eta horretarako, JARRAIPEN TALDEA deitu diogun 4 saio programatu ditugu uztailerako. EZ DA IKASTARO BAT IZANGO. Saio bakarrera edo guztietara etor zaitezke. Piragua zaleon topagune bat izatea nahiko genuke eta hauxe da uda honetarako gure eskaintza:

Ikastaroetan parte hartu duzuenontzat jarraipena emateko modu bat. Zure kabuz bazabiltza ere, hobe taldean aritu eta kuadrila osatzeko aukera bat.

Helburuak: taldegiroa sustatzea, jolas eta ariketa zuzenduen bidez gure maila hobetu edota sendotzea. Aurrerantzean planak ein ahal izateko aukerak irekitzea.

NOIZ: Uztailak 8, 15, 22 eta 29an, 19:00-20:30tara
TALDEA: 5 partaidetik gora

SAKATU HEMEN JARRAIPEN TALDEAN IZENA EMATEKO