Zumardia Elkarteak eta Nairobitarrak elkarlanean prestatu dugu aurtengo udako eskaintza.

Iaz egin genituen mendi-ibilaldi labur bezain eder batzuk, eta aurten, salbuespeneko osasun-egoera dela eta, gure lurra eta paisaiak ezagutzen jarraitzea pentsatu dugu. Hain eskura izan, eta sarritan gutxi xamar baloratu izan ditugu gure inguruak; zenbat mendi-bide, txoko, jende eta bizimodu ezberdin ezagutzeko!

Beraz, ez ditugu kilometrotan eta ordutan bakarrik neurtuko gure ibilaldiak. Jakin-minez gainezka prestatu ditugu, eta saiatu gara kulturaz, historiaz eta istorioz, eta bitxikeriaz janzten.

Taldearekin batera ibiliko garen bi gidariak ibilbide bakoitza mimoz prestatzen aritu gara azken asteotan. Lotarako toki egokiak, iturriak, logistika, deposituak uzteko guneak… planifikatu ditugu, eta, horrez gain, ibilbide bakoitzaren historia landu dugu.

Egutegian ikusiko duzuen bezala, hiru ibilbide jarri ditugu aukeran, eta adinaren arabera banatu ditugu taldeak, gazte zein helduek egiteko egokiak direlakoan. Lagun artean, familian, bikotean nahiz bakarrik eman daiteke izena. Gainera, badakizue moldagarriak garela bai gu eta bai gure eskaintza ere.

Ibilbideek ez dute zailtasun tekniko berezirik, eta garai bateko mendizaletasunaren erritmora egiteko pentsatuak daude. Egunean 4-5 orduko etapak aurreikusi ditugu, 7-8 kg-ko motxila banarekin egiteko. Osasun neurriak direla eta, bakoitzak bere motxilan eraman beharko ditu arropa, lo-zakua, esterilla, kantinplora, kubiertoak, platera, nezeserra, maskarak eta eskuetako higienizatzailea. Horiek norberak bereak eraman beharko ditu, eta ezingo zaizkie lagunei utzi.

Gainerakoa porteadore batek eramango du: kanpamentua muntatzeko materiala, janaria, sukaldeko tresneria, botikina…

MENDI ZEHARKALDIAK:
 
GAZTAREN BIDEA: Aralar eta Aratz-Aizkorri parke naturaletan barrena. Astelehenetan hasi eta larunbatetan bukatuko da.
-Ekainak 29-Uztailak 4 (6egun) (2007 eta 2008an jaiotakoak)  
-Uztailak 6-11 (6 egun) (2005 eta 2006ean jaiotakoak)
-Uztailak 20-25 (6 egun) (Helduak)
-Abuztuak 10-15 (6 egun) (Helduak)
-Abuztuak 31-Irailak 5 (6 egun) (14-18 urte bitartekoak)
PREZIOA: 
-Gazteak: 285 euro (Bazkideek 257 euro)
-Helduak: 305 euro (Bazkideek 275 euro)
 
ERNIOKO ITZULIA: Erniori itzulia eginez inguruko herrietatik pasatzen den zeharkaldia (Bi urtez behin egiten den mendi martxako bidea).
-Uztailak 27-29 (3 egun) (2004, 2003 eta 2002an jaiotakoak)
-Uztailak 31-Abuztuak 2 (3 egun) (Helduak)
-Abuztuak 24-26 (3 egun) (14-18 urte bitartekoak)
-Abuztuak 28-30 (3 egun) (Helduak)
PREZIOA:
-Gazteak: 140 euro (Bazkideek 126 euro)
-Helduak: 155 euro (Bazkideek 140 euro)
 
ARALARKO BUELTA; “14 orduak” mendi martxan egiten den ibilbidea
-Abuztuak 3-7 (5 egun) (Helduak)
-Abuztuak 17-21 (5 egun) (14-18 urte bitartekoak)
-Irailak 7-11 (5 egun) (Helduak)
PREZIOA:
-Gazteak: 240 euro (Bazkideek 216 euro)
-Helduak: 255 euro (Bazkideek 230 euro)
 

IZEN-EMATEAK