Edurne Barriola eta Peru Ortiz de Zarate gidariekin

Amezketatik irten eta Eskoriatzara 5 eguneko mendi zeharkaldia, Aralar eta Aratz- Aizkorri parke naturalak zeharkatuz, Euskal Herriko ur muga naturala jarraituz. Ibilaldian, 2 gidariez gain, mando batek lagunduko digu aitzinako erara, taldeak behar dituen zamak garraiatzeko.
Kasu honetan, lo egiteko beharrezkoa diren gauzak, sukalde, janari eta gainontzeko tramankuluak eramango ditu, partaindeen motxilak ahalik eta pisu gutxien eduki dezan eta zeharkaldi berezia izan dadin. Zeharkaldian zehar gidariak aintzinako herriz-herriko garraioaren istorioak azalduko diztuzte, baita beraiek dituzten mendi eta animalien inguruko ezagutzak ere.

Uztailerako egitaraua:
• Uztailak 6 – 10 (13 eta 18 urte bitartean)
• Uztailak 13 – 17 (Helduak)
• Uztailak 20 – 24 (13 eta 18 urte bitartean)
• Uztaila 27 – 31 (Helduak)

IBILAlDIA:

Ibilaldia 5 egunekoa izando da, ondorengo etapak oinarritzat hartuz.
1. Amezketa – Lizarrusti
2. Lizarrusti – Etzegarate
3. Etzegarate – Urbia
4. Urbia – Bizkartza
5. Bizkartza – Eskoriatza

https://www.wikiloc.com/hiking-trails/amezketa-eskoriatza-mando-zeharkaldia-50866208

Ibilaldi hasierako elkarretaratzea, Amezketako plaza izango da. Martxa amaieran partaidea Eskoriatzan jaso beharko da eta arazorik izan ezkero Zumardirekin harremanetan jar zaitezke.
Mendiak berezko arriskuak dituela jakinik, ibilaldian zehar etapa aldaketak egon daitezke, gidariek partaideen segurtasunerako hobea dela ikusten badute.

 
PREZIOA:
-280 euro (Bazkideek 252 euro)
 

IZEN-EMATEAK