Mendiaz, naturaz eta gure inguruez gozatzeko!!!
-2022ko urritik 2023ko maiatzera, larunbat goizetan (7 irteera, abenduan ez da egingo)
-Aralar, Pagoeta, Aiako Harriak, Aratz-Aizkorri, Urbasa…
-Mendi irteerak hilean behin
-Erritmo oso lasaietan ibiliko gara
-3 ordu inguruko irteerekin hasiko gara eta ikasturteak aurrera egin ahala 5 ordura inguratzen joango gara pixkanaka
HELBURUAK
-Aralar, Aratz-Aizkorri, Aiako Harriak, Pagoeta edo Urbasa bezalako tokietan mendi ibilaldiak egitea
-Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
-Mendian ibiltzeko ohitura sustatzea
PLAZA MUGATUAK:
Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 15ekoa
OHARRA: Irteera bakoitzaren toki eta ibilbideak eguraldiaren arabera aukeratuko dira eta beraz aste horretan bertan zehaztuko dira
DATAK: Aurrerago zehaztuko dira. Hilean behin irteera bat egingo dugu.
PREZIOA:
130 euro (117 euro bazkideentzat)
MENDI GIDARIA: Ibon Artola (Mendi Gidaria-Mendi Kirol Teknikaria)