2018an egin genuen gaztetxoen lehen zeharkaldia eta Aralar zeharkatu genuen bost egunetan Tolosatik Uharte Arakilera joanez. Aurten ere Aralarrera itzuliko gara baina kasu honetan ibilbidea desberdina izango da. Etxetik gertu daukagun Parke Natural honetako beste txoko batzuk ezagutuko ditugu eta besteak beste bertako gailur esanguratsuenetara igoko gara. 2009 eta 2004 bitartean jaiotakoentzat izango da eta hiru txanda egongo dira.

Egun bakoitzean egingo ditugun “etapak” zehaztuta daude, baina talde bakoitzaren adin eta ezaugarrien arabera eta eguraldia ere kontuan izanda, “etapa” horiek moldatu egin litezkeke, hasierak eta bukaerak mantenduz baina irteera laburtuz edo luzatuz. Gazteek ondo pasatzea eta horrekin batera beren segurtasuna izango dira irteerak moldatzea baldintzatuko dutenak.

5 egun mendian pasatzeko motxila hartuta mendiaz eta lagunez gozatzea izango da erronka!!

EGUTEGIA:

-Ekainaren 28tik uztailaren 2ra (2009 eta 2008an jaiotakoentzat) (IZEN EMATEAK BETETA)

-Uztailaren 5etik 9ra (2007 eta 2006ean jaiotakoentzat) (IZEN EMATEAK BETETA)

-Uztailaren 26tik 30era (2005ean eta 2004 ean jaiotakoentzat)

PROGRAMA:

-Lehen eguna: Amezketa-Artubi-Mehatzeak

Amezketara gurasoen kotxeetan antolatuta joango dira gazteak eta lehen eguneko bazkaria eta merienda etxetik eraman beharko dituzte

-Bigarren eguna: Mehatzeak-Irumugarrieta-Igaratza

-Hirugarren eguna: Igaratza-Beloki-Ttutturre-Igaratza

-Laugarren eguna: Igaratza-Ganbo-Buruntzin

-Azken eguna: Buruntzin-Txindoki-Amezketa (Gurasoen kotxeetan antolatuta itzuliko gara Tolosara)

TALDEAREN KOPURUA: Gutxienez 6 eta gehienez 12

MENDI GIDARIA: Ibon Artola

PREZIOA: 185 euro (Bazkideentzat 167 euro)

IZEN-EMATEAK