Mendiaz, naturaz eta gure inguruez gozatzeko!!!
-2020ko urritik 2021ko ekainera, larunbat goizetan
-Aralar, Pagoeta, Aiako Harriak, Aratz-Aizkorri, Urbasa…
-Mendi irteerak hilean behin
-Erritmo oso lasaietan ibiliko gara
-3 ordu inguruko irteerekin hasiko gara eta ikasturteak aurrera egin ahala 5 ordura inguratzen joango gara pixkanaka
HELBURUAK
-Aralar, Aratz-Aizkorri, Aiako Harriak, Pagoeta edo Urbasa bezalako tokietan mendi ibilaldiak egitea
-Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatzea
-Mendian ibiltzeko ohitura sustatzea
PLAZA MUGATUAK:
Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 15ekoa
IRTEEREN DATAK:
Lehen taldearen datak:
-Urriak 3, azaroak 7, abenduak 5, urtarrilak 9, otsailak 6, martxoak 6, apirilak 17, maiatzak 8 eta maiatzak 28 (Denera 9 irteera)
Bigarren taldearen datak:
-Urriak 17, Azaroak 21, Abenduak 19, urtarrilak 23, otsailak 20, martxoak 27, apirilak 24 , maiatzak 22 eta ekainak 5 (Denera 9 irteera)
OHARRA: Irteera bakoitzaren toki eta ibilbideak eguraldiaren arabera aukeratuko dira eta beraz aste horretan bertan zehaztuko dira
PREZIOA:
155 euro (140 euro bazkideentzat)
MENDI GIDARIA: Ibon Artola (Mendi Gidaria-Mendi Kirol Teknikaria)
Iruzkina egin