12-14 urte bitartekoentzat

-Aralarren zeharkaldi bat egingo dugu

-5 egunekoa izango da

-Bi mendi gidarirekin egingo da zeharkaldia

-Gutxieneko taldea 6 lagun, gehienez 12

 

Bi txanda:

-Uztailaren 2tik 6ra

-Uztailaren 16tik 20ra

 

Programa:

-Lehen eguna: Tolosa-Bedaio

-Bigarren eguna: Bedaio-Amezketa

-Hirugarren eguna: Amezketa-Igaratza

-Laugarren eguna: Igaratza inguruan mendi irteera

-Azken eguna: Igaratza-Uharte Arakil. Ondoren, Tolosara itzuli trenez.

 

Prezioa: 175 euro (Bazkideentzat 158 euro)

Prezioan sartzen dira:

-Mendi Gidaritza lana

-Janaria eta sukaldatzeko baliabideak

-Erantzun Zibileko Asegurua

-Mapa

-Trena (Garraioa)

 

Helburuak: “Gertukoaren garrantzia”

Etxetik, Tolosa bertatik aterata, Aralar mendikatea zeharkatzea da ibilbidearen asmoa.

Ibilaldia “era autonomoan” osatzea litzateke helburua… oinez joan, bidean lo egin, eramandakoa jan eta… trenez itzuli etxera!

Hiru gauza hauek azpimarratuko genituzke:

* Ez dago urrutira joan beharrik zerbait berria bizitzeko.

* Ez da diru asko behar etxetik kanpo bizitzeko.

* Ez da motxila astuna behar bost egun pasatzeko.

Bizkarrean zortzi kilo eramateak egingo gaitu autonomo!

Oinez ibiltzea, eramandakoa jatea eta lotarako edonon moldatzea ezinbestekoak dira baina horrekin batera oso garrantzitsuak: elkarbizitza lantzea, erabakiak hartzen jakitea eta daukaguna konpartitzea .

Bidea eginez paisaia interpretatu, jendeari galdetuz bertako berri ezagutu, ikusi eta entzundakoaz gauzak ulertzen saiatu…