Azken urteetan asko handitu da elurretako erraketekin ibiltzen direnen kopurua. Kirol honi esker elurretan ibiltzeko eta paisaia zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu eta gainera oso erraza da berauek erabiltzen ikastea.
Hala ere, garrantzitsua da erraketen erabileraren oinarrizko teknikak ikastea eta elur baldintzak ezagutzea mendi eta eremu elurtuetan segurtasunez ibili ahal izateko. Horrela, oinarrizko ezagutza horiek barneratzeko aukera izango dugu 3:30 inguruko mendi irteera eginez.
Adina:
18 urtetik gorakoentzat
Materiala:
Elurretako erraketak
Bi bastoi beren rosetekin
Botak
Eskularruak
Eguzkitako betaurrekoak
Neguko erropa
Motxila
Krema
Kantinplora
Janaria
*Elurretako erraketak ez dituenari uzi egingo zaizkio
Noiz:
Otsailak 23 larunbata arratsaldeko 15etan
Non:
Aralarko Guardetxean
Kide kopurua:
Gehienez hamar lagun
Prezioa:
20€ (bazkideek 18€)
Irakaslea:
Ibon Artola (Mendi Gidaria-Mendi Kirol Teknikaria)