-11-15 urte bitartekoentzat (2004etik 2008rako, biak barne)

-Ernio eta inguruko mendi eta herrietan barrena zeharkaldi bat egingo dugu

-5 egunekoa izango da

-Gutxieneko taldea 6 lagun, gehienez 12

Bi txanda:

-Uztailaren 1etik 5ra (Beteta)

-Uztailaren 15etik 19ra (Tokia dago)

Guraso batzuek proposatu digute zeharkaldia ekainaren 24tik 28ra egitea. Baloratzen ari gara. Ekainean nahiago baduzu bidali mezu bat info@zumardia.eus helbidera mesedez.

Programa:

Aurreko urtean, Aralarko zeharkaldian, aldez aurretik zehaztuta genituen egun bakoitzean egingo genituen ibilbideak. Oraingo honetan ordea ez dira zehaztuta egongo.

Tolosatik oinez atera eta Tolosara oinez iritsiko gara Ernioren itzulia eginez eta inguruko mendi, txoko eta herriak ezagutuz. Mapetan, orientazioan eta eguraldiaren aldaketetan oinarrituz partehartzaileak izango dira egun bakoitzean zein ibilbide egingo dugun, zein mendi igoko ditugun, lo non eta nola egingo dugun… erabakiko dutenak, beti ere mendi gidariaren begiradapean. Modu honetan, abentura eta jolas kutsua emanez eta ondo pasaz, mendian modu autonomoan ibiltzeko gaitasunak bultzatu nahi dira

Prezioa: 175 euro (Bazkideentzat 158 euro)

Prezioan sartzen dira:

-Mendi Gidaritza lana

-Janaria eta sukaldatzeko baliabideak

-Erantzun Zibileko Asegurua

-Istripu Asegurua

Mendi Gidaria: Ibon Artola (bi txandetan). Aurrerago erabakiko da zein izango den zeharkaldiko bakoitzeko bigarren mendi gidaria.

Helburuak: “Gertukoaren garrantzia”

Iazko zeharkaldiarekin planteatu genuen bezala ibilaldia “era autonomoan” osatzea litzateke helburua… oinez joan, bidean lo egin, eramandakoa jan eta gainera partehartzaileei erabakiak hartzeko aukera handiagoa emanez.

Hiru gauza hauek azpimarratuko genituzke:

* Ez dago urrutira joan beharrik zerbait berria bizitzeko.

* Ez da diru asko behar etxetik kanpo bizitzeko.

* Ez da motxila astuna behar bost egun pasatzeko.

Bizkarrean sei-zortzi kilo eramateak egingo gaitu autonomo!

Oinez ibiltzea, eramandakoa jatea eta lotarako edonon moldatzea ezinbestekoak dira baina horrekin batera oso garrantzitsuak: elkarbizitza lantzea, erabakiak hartzen jakitea eta daukaguna konpartitzea.

Bidea eginez paisaia interpretatu, jendeari galdetuz bertako berri ezagutu, ikusi eta entzundakoaz gauzak ulertzen saiatu…

IZEN-EMATEAK