Mendiaz, naturaz eta gure inguruez gozatzeko!!!

-2019ko urritik 2020ko ekainera, larunbat goizetan

-Aralar, Pagoeta, Aiako Harriak, Aratz-Aizkorri, Urbasa…

-Mendi irteerak hilean behin

-Erritmo oso lasaietan ibiliko gara

-3 ordu inguruko irteerekin hasiko gara eta ikasturteak aurrera egin ahala 5 ordura inguratzen joango gara pixkanaka

HELBURUAK
-Aralar, Aratz-Aizkorri, Aiako Harriak, Pagoeta edo Urbasa bezalako tokietan mendi ibilaldiak egin eta ezagutu
-Aktibitate fisikoaz eta ingurumenaz gozatu
-Segurtasuna, ingurumena, orientazioa… bezalako edukiak ezagutu
-Mendian ibiltzeko ohitura sustatu

PLAZA MUGATUAK:
Taldea osatzeko kopuru minimoa 6koa eta maximoa 12koa

IRTEEREN DATAK:

-Urriak 5, azaroak 9, abenduak 14, urtarrilak 11, otsailak 1, martxoak 7, apirilak 4, maiatzak 9 eta maiatzak 30 (Denera 9 irteera)

OHARRA: Irteera bakoitzaren toki eta ibilbideak eguraldiaren arabera aukeratuko  dira eta beraz aste horretan bertan zehaztuko dira

PREZIOA:
155 euro (140 euro bazkideentzat)

MENDI GIDARIA: Ibon Artola

IZEN-EMATEAK