Aurten gazteekin bost eguneko mendi zeharkaldia antolatzeaz gain helduentzako asteburu luze baten proposamena daukagu uztailak 19, 20 eta 21 egunetarako. Ostiral bazkalondoan Tolosako zulotik (75m) atera eta Urkizutik barrena Hernio (1075m) aldera igo, gaua toki berezi batean pasa (1000 m-tik gora), larunbatean Zelatun, Gazume eta Pagoetan barrena ibili, sorpresazko toki batean lo egin eta igandean txakolindegi artetik Getariara jaitsi, oinez Zarautzera etorri eta handik… trenez etxerako bidea hartuko dugu!!!

Era autonomoan ibiliko gara, otorduak egiteko janaria eta sua gurekin eramango ditugu eta lotarako tokia (eguraldiaren arabera) mendian, toldopean… borda edo kobazuloren batean topatuko dugu.

Guztira 3+3+5 orduko irteerak izango dira.

Prezioa 105 eurokoa izango da (bazkideek 95 euro). Honen barruan sartuko lirateke gidaritza lana, janaria, mapa eta trena.

IZEN-EMATEAK