GIPUZKOAKO “GURE IBAIAK“
Urumea, Oria, Bidasoa eta Oiartzun ibaiak ezagutu eta disfrutatzeko aukera izan dugu eta bi irteerak ondo atera direla ikusita datorren uztailak 13-14 astebururako Urola ibaia Zumaiatik eta Deba ibaia Debatik egiteko asmoa daukagu,
Taldea gehienez, 8 lagunekoa izango da. Zailtasunik gabeko ur ibilbideak izango dira, itsasgora dagoenean IBAIEAN gora egingo dugu eta korrontea alde dugunean behera. Hiruzpalau ordu guztira. Ibai bakoitzak bere ezaugarriak eta historia ditu: zubiak, errotak, ontziolak, baserriak, arrantzaguneak, industria… gure kulturaren parte dira.
Parte hartzaileek aurrez piragua ikastaroren bat eginda egotea edo esperientzia izatea beharrezkoa da.
Kostua 80 euro izango dela aurrikusi dugu (bazkideek 72 euro).
Prezio honen barruan:
– Garraioa, piraguak, beharrezko materiala, eskurtsio gidatua.
– Larunbateko pikea, afaria, gosaria, igandeko pikea.
– Gaua furgonetan (akanpada moduan furgonetan).
Iruzkina egin