GIPUZKOAKO “GURE IBAIAK“
(ORIA, URUMEA, BIDASOA, OIARTZUN, UROLA, DEBA)
PIRAGUAZ EZAGUTZEKO PROPOSAMENA
ORIA ibaian ohikoa bihurtu da uretako kirolak praktikatzea eta ikastaroak antolatzea:
(arrauna, piragua, paddle…).
Garai bateko ibai zikin hura kalitateko urak dituen asialdi lekua bihurtu dugu. Tolosan
gaur egun 500 metro inguruko ur lamina daukagu erabilgarri eta praktikatzaileoi labur
geratzen zaigu hiru zubien arteko eremu hori eta batzuetan baita aspergarri ere!!!
ZUMARDIAk antolatzen dituen kirol eta kultur jardunetan, beste toki batzuk
ezagutzeko aukera aurrikusten du. Asmo horren barruan kokatzen da honako hau:
Gure Oria ibaia Orion itsasoratzen den bezalaxe, Gipuzkoan baditugu beste bost ibai
Kantauri itsasora doazenak (Bidasoa, Oiartzun, Urumea, Urola, Deba).
Gure lurralde txiki eta menditsuan ez dugu ubide natural handirik baina ibai
bakoitzaren azken kilometroak, itsas gora dagoenean, paraje ederrak izaten dira gure
kirola praktikatzeko.
Esperientzi berri hau martxan jartzeko bi asteburu aurreikusi ditugu:
-Ekainak 1, 2: ORIA larunbatean eta URUMEA igandean.
-Ekainak 15, 16: BIDASOA larunbatean eta PASAIA OIARTZUN igandean.
Taldea gehienez, 8 lagunekoa izango da. Asteburu osoko irteera bezala proposatzen
dugu, logistika aldetik errazagoa delako. Eskaeren arabera beste formularen bat ere
aztertu daiteke.
Zailtasunik gabeko ur ibilbideak izango dira, itsasgora dagoenean IBAIEAN gora egingo
dugu eta korrontea alde dugunean behera. Hiruzpalau ordu guztira. Ibai bakoitzak
bere ezaugarriak eta historia ditu: zubiak, errotak, ontziolak, baserriak,
arrantzaguneak, industria… gure kulturaren parte dira.
Parte hartzaileek aurrez piragua ikastaroren bat eginda egotea edo esperientzia izatea beharrezkoa da.
Printzipioz helduentzako jarduera bezala planteatu da.
Asteburu bakoitzeko kostua 80 euro izango dela aurrikusi dugu (bazkideek 72 euro).
Prezio honen barruan:
– Garraioa, piraguak, beharrezko materiala, eskurtsio gidatua.
– Larunbateko pikea, afaria, gosaria, igandeko pikea.
– Gaua furgonetan (akanpada moduan furgonetan).
Proiektu piloto honek funtzionatuko balu, aurrerantzean Gipuzkoako Urola, Deba,
Bizkaiko Urdaibai, Nerbioi eta iparraldeko Errobi egingo genituzke.